Züricheko txapelketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Züricheko txapelketa urtero Suitzan ospatzen zen txirrindularitza lasterketa klasiko bat zen. Lehen aldiz 1914an ospatu zen, eta urtero etenik gabe ospatu zen (1915 eta 1916an izan ezik Lehen Mundu Gerraren ondorioz) 2006 arte, urte honetan azken edizioa ospatu zelarik. Klasiko honen desagerpena jarraipena emango zioten babesleak lortzeko ezintasuna izan zen.

Munduko Txirrindularitza Koparen zati izaten 1989an hasi zen, hau 2004an desagertu zen arte, abuztuan ospatzen zelarik. 2005etik UCI ProTourren barnean egon zen, urrian ospatzen zelarik.

1993an erabat aldatu zen bere ibilbidea, antolatzailea aldatu ondoren, eta Suitzako Sari Nagusia deitzera pasa zen 1999 arte, berriz Zürichen ospatzera itzuli eta bere izen zaharra berreskuratu zuenean.

Proba honetan garaipen gehien lortu dituen txirrindularia Henri Suter suitzarra da, sei garaipenekin 1919 eta 1929 artean.

2008ko irailak 7an berriz ospatu zen, baina oraingoan zaletuen proba bezala.

Probaren garaile zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]