Carlos Drummond de Andrade
Wikipedia(e)tik
Carlos Drummond de Andrade Brasilgo olerkaria izan zen (Itabira, 1902 - Rio de Janeiro, 1987). Poesia folklorista alde batera utzirik, itxuraz nahiz mamiz iraultzailea zen poesia idazteari ekin zion: Alguma Poesia (1930, Poesiaren bat), Fazendeiro do ar (1954, Artearen jabea), Lição de Coisas (1964), etab. Prosa-lan bikainak ere egin zituen: Sentimento do mundo (1940, Munduaren sentiberatasuna), Boitempo (1968, Eguraldi ona), Menino Antigo (1973, Antzinateko gaztea), As impurezas do Branco (1973, Zuriaren zikinkeriak) eta Esquecer para Lembrar (1979, Ahaztu gogoratzeko).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.