Carlos Iturralde
Carlos Iturralde Ara (Irun, Gipuzkoa, 1952ko abuztuaren 26a) gipuzkoar akordeoi-jotzaile eta musikagilea da.
Biografia
Akordeoi irakaslea da. Imanol Gogortza, Joan Ignazio Goikoetxea Gaztelu, Martin Iturbe eta Federico García Lorcaren poemei musika jarri die.
Obra nagusiak: Hemen (1981, Gazteluren letra), Esker Ona (1982, Iturberen letra), In Memoriam (1984, García Lorcaren letra) abestiak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.