Federico García Lorca

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Federico García Lorca
Federico García Lorca
Federico García Lorca 1914an, Granadako Unibertsitateko ikasle zenean.
Datu pertsonalak
Jaio 1898ko ekainaren 5a
Fuente Vaqueros, Granada (Espainia)
Hil 1936ko abuztuaren 18a
Víznar eta Alfacaren artean, Granada (Espainia)
Sinadura Firma de Federico García Lorca.png

Federico García Lorca (Fuente Vaqueros, Granada, Espainia, 1898ko ekainaren 5a - Víznar eta Alfacaren artean, Granada, 1936ko abuztuaren 18a) espainiar poeta, narratzaile eta antzerkigilea izan zen. 27ko Belaunaldiaren kide ezagunetariko bat da eta XX. mendean espaniar literaturak izan duen idazlerik garrantzitsuenen artean kokatzen da. Bere antzerkiek fama handia dute eta Ramon Maria del Valle-Inclan eta Buero Vallejorekin batera mendeko hoberenak direla esan ohi da. Espainiako Gerra Zibilean fusilatu zuten Fronte Popularreko kidea eta homosexuala izateagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fuente Vaqueroseko udalerrian (Granada) jaio zen 1898ko ekainaren 5ean, egoera ekonomiko oneko familia batean. Federico del Sagrado Corazón de Jesús García Lorca izena jarri zioten bataiatzean.

Aita Federico Garcia Rodriguez lurjabe aberatsa izan zen, eta ama, berriz, irakaslea, semea literaturzaletuko zuena.

Txiki-txikitatik, Federicok herri-kantak ikasteko trebezia handia zuela erakutsi zuen, eta jolas gisa elizkizunak antzezteko ohitura omen zuen. Ikasketatan ez zen beti ondo ibili. Rodríguez Espinosa maisuaren pean jarri zuten Almerian, 1906tik 1909ra bitartean, familia hara bizitzera joan zenean.

Granadara itzuli zenean, Batxilergoan hasi zen eta Victor Hugo eta Cervantesen obra irakurri zuen etxean. Granadako Zuzenbide Fakultatea utzi eta gero Madrilgo Ikasle Egoitza batean jarri zen bizitzen 1918 eta 1928 artean. Beranduago, Granadako unibertsitatera itzuli eta abokatu egin zen, nahiz eta lan horretan inoiz ere ez aritu, bere bokazioa literatura baitzen. Amaz gainera, Fernando de los Ríosek sustatu zuen Federiko pianojolea zenaren poesiarako zaletasuna.

1917an, José Zorrillari buruz idatzi zuen, bere lehen artikulua izan zena.

Poetaren idazteko eta pentsatzeko eran eragina izan zuten besteak beste: Lope de Vega, Juan Ramón Jiménez, Antonio Machado, Manuel Machado...

Gaztaroa eta lehen obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an, lehen liburua argitaratu zuen, aitak ordainduko zion Impresiones y Paisajes.

1920an, El maleficio de la mariposa, antzezlana estreinatu zuen eta, 1921ean, Libro de poemas; 1923an, La niña que riega la Albahaca y el príncipe preguntón txotxongilo-komedia egin zuen eta, 1927an, berriz, pintura erakustaldia egin zuen Bartzelonan.

Garai honetan, Espainian geratu ziren poetekin hartu-eman ugari izan zuen: Jorge Guillén, Pedro Salinas, Gerardo Diego, Dámaso Alonso, Rafael Alberti eta batez ere, Luis Buñuel eta Salvador Dalí. Geroago Oda a Salvador Dalí idatziko zuen honen omenez. Dalik, bere aldetik, Mariana Pineda Federicoren lehen dramari dekoratuak egin zizkion.

1928an, Gallo aldizkari literarioa argitaratu zuen, bi ale besterik atera ez bazituen ere.

1929an, New Yorkera joan zen. Ordurako, Canciones (1927) eta Primer romancero gitano (1928) argitaratuta zeuden.

New Yorkeko bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaia honetatik eta bertako egonalditik jaio zen Poeta en Nueva York liburua. 1930ean, La Habanara joan zen eta bertan erruz idatzi zuen. Así que pasen cinco años eta El público izan ziren garai hartako idatzietako batzuk.

Urte hartan, Espainiara itzuli zenean, Madrilen jakin zuen bere La zapatera prodigiosa eszenaratzen ari zirela.

Bigarren Errepublika eta La Barraca[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian II. Errepublika ezarri zenean, Fernando de los Rios egin zuten Hezkuntza Publikoko ministro. Dirulaguntza ofizialak babestuta, Lorcak La Barraca estatuaren teatro konpainiaren ko-zuzendaritza eskuratu zuen, eta gustu eta plazer handiz Urrezko Mendea izenez ezaguna den garaiko antzezlanak ekoitzi, egokitu eta zuzendu zituen.

Garai honetan idatzi zituen Bodas de sangre, Yerma eta Doña Rosita la soltera.

1933an, Argentinara alde egin zuen Lola Membrives teatro konpainiarekin hainbat obra sustatzeko eta hitzaldiak emateko. Arrakasta handia izan zuen eta Lope de Vegaren La dama boba da horren adibide, 60.000 ikusle izan baitzituen.

Hemendik 1936 arte, Diván de Tamarit, eta, Llanto por Ignacio Sánchez Mejías idatzi zituen eta baita La casa de Bernarda Alba ere. Espainiako Gerra Zibila hastean, La destrucción de Sodoma ari zen lantzen.

La casa de Bernarda Alba

Gerra zibila eta hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublika garaian funtzionarioa izan zenez, Kolonbia eta Mexikoko enbaxadoreek beren herrietara atzerriratzea eskaini zioten poetaren bizitza arriskuan ikusirik, baina Federikok uko egin zien eskaintzei eta Granadara joan zen uda pasatzeko asmoz.

Behin bere iritzi politikez galde egin ziotenean, berak katoliko, komunista, anarkista, libertario, tradizionalista eta monarkiko sentitzen zela erantzun omen zuen. Ez zuen sekula inongo erakunde politikotan izenik eman, eta ez zuen inoiz arrazoi politikoak tarteko zirela lagunekin ika-mikarik izan edo tratua eten. Badirudi José Antonio Primo de Rivera, Falange Españolako sortzaile eta liderra ezagutu zuela eta horrela mintzatu zen:

  • ...José Antonio. Otro buen chico. ¿Sabes que todos los viernes ceno con él? Solemos salir juntos en un taxi con las cortinillas bajadas, porque ni a él le conviene que le vean conmigo ni a mí me conviene que me vean con él.

("... Jose Antonio. Hona beste mutil jatorra. Ba al dakizu ostiralero berarekin afaltzen dudala? Gortinak jeitsita dituen taxi batean atera ohi gara, hari ez baitzaio komeni inork nirekin ikustea, ezta niri ere ni harekin ikus nazaten").

Madrilgo El Sol-en horrela hitz egin zuen:

  • Yo soy español integral y me sería imposible vivir fuera de mis límites geográficos; pero odio al que es español por ser español nada más, yo soy hermano de todos y execro al hombre que se sacrifica por una idea nacionalista, abstracta, por el sólo hecho de que ama a su patria con una venda en los ojos. El chino bueno está más cerca de mí que el español malo. Canto a España y la siento hasta la médula, pero antes que esto soy hombre del mundo y hermano de todos. Desde luego no creo en la frontera política.

("Ni espainol osoa nauzu, eta ezingo nuke nire muga geografikoetatik kanpora bizi; baina gorroto dut espiniar izate hutsgatik espainiar den pertsona, denen anaia naiz eta higuina diot ideia nazionalista, abstraktu bategatik sakrifikatzen denari, aberria maite duelako soilik, begietan benda duela. Hurbilago daukat txinatar zintzoa espainiar gaiztoa baino. Espainiari kantatzen diot eta hezur-mamietaraino sentitzen dut, baina hori baino lehen naiz gizon mundutarra eta denen anaia. Jakina, ez dut muga politikoan sinesten).

Salaketa anonimo baten ondoren, 1936ko abuztuaren 16an atxilo hartu zuten Luis Rosales poeta eta lagunaren etxean; berehala askatuko zutela esan zioten si no existía denuncia en su contra (ez bazen haren aurkako salaketarik) behintzat.

José Valdés Guzmánek, Granadako gobernadoreak eman zuen hiltzeko agindua, poeta atxilotzeko agindua ere berak eman ziolarik Ramón Ruiz Alonso CEDAko diputatu ohiari.


Azken ikerketen arabera, 1936ko abuztuaren 19an fusilatu zuten, Víznar eta Alfacar udalerrien arteko bidean. Gorpua hilobi anonimoan egon da orain gutxi arte. Asko izan zitezkeen exekuzio haren motiboak; Romancero Gitano idatzi zuena errepublikazalea (ez oso militantea, hala ere) eta homosexuala zen, garai hartan barka ezinezko bekatuak. Ziurrenik lursail kontuak ere tarteko zeuden, zeren hango jauntxo kontserbadoreek amorrua baitzioten Garcia Lorcaren aitari, kazike progresista zelako.

Hementxe dago H. G. Wellsek Granadako agintaritza militarrari bidalitako despatxua:

  • H. G. Wells, presidente Pen Club de Londres, desea con ansiedad noticias de su distinguido colega Federico García Lorca, y apreciará grandemente la cortesía de una respuesta. (H. G. Wells Londresko Pen Clubeko presidenteak gogo biziz eduki nahi du Federico Garcia Lorca lankide agurgarriaren berri, eta biziro eskertuko du erantzun baten adeitasuna").

Eta erantzuna hurrengoa izan zen:

  • Coronel gobernador de Granada a H. G. Wells.—Ignoro lugar hállase D. Federico García Lorca.—Firmado: Coronel Espinosa. (Granadako koronel gobernadoreak H. G Wellsi.-Ez dakit non den D. Federico García Lorca.-Sinatua: Espinosa koronela)

Hil ondoren argitaratu ziren Primeras canciones eta Amor de Don Perlimplín con Belisa en su jardín. Irudi0

Poesia lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garcia Lorearen literatur produkzioak, poesiakoak eta antzerkikoak, hamabost urte hartzen ditu. Batzuetan, idazketa bukatu zeneko data eta argitalpen data, edo lehen emanaldiarena, antzerkiaren kasuan, ez datoz bat. Bere bigarren poesia liburua, adibidez, Canciones ("Abestiak"), 1924an amaitua, 1927an argitaratu zen, eta lehenengoa, Primeran canciones ("Lehen abestiak"), 1922an amaitua, 1936an argitaratu zen. Primer romancero gitano (1928, "Ijitoen lehen erromantzeak", 1923-1927 bitartean idatzia), ospe handia eman ziona, Romancero gitano (1929) bihurtu zen bigarren argitalpenean . Zenbakia kenduta erromantze bilduma jarraitzeko eta arrakastaren bidean tematzeko tentazioa ezabatu zuen. Handik gutxira guztiz poesia molde desberdina erabili zuen Poeta en Nueva York, hil ondoren, 1940an, argitaratutako poemetan, baina 1931an ezagutaraziak zituen irakurraldi publiko batean. Urte horretan bertan Poema del tanto jondo argitaratu zuen ("Cante jondoaren poema", 1921-1922), "abestien" garaiko testuak jasota. Erromantzeetan bezala, poesia bilduma horretan, batasun handikoa gaietan eta forman, andaluziar mundua, heriotzaren itzalpean beti, misterio eta mito bihurtuz berregiten da Andaluziakokantutegia. Heriotza da Llanto por la muerte de Ignacio Sanchez Mejias (1935) elegian ere gai nagusia. Errepublikaren garaian haren literatur jarduera antzerkira bideratu zen, eta poesia alde batera utzi zuela eman zuen, baina urrundu bazen ere, ez zuen erabat utzi; aitzitik, Garcia Lorca, irakurleen erabateko onarpena zuten forma poetiko haiekin asetu gahe, gai eta adierazpide berriak bilatzen aritu zen. Poeta en Nueva York da bilaketa horren eta aurreko poesiak erabat betetzen ez zuela erakusten duen adibide adierazgarriena. Hizkuntza poetiko berria erabiltzea, bertso tradizionalaren ordez hoskidetasun eta neurri jakin eta zehatzik gabekoa erabiltzea, eta surrealismoaren irudimenaren asimilazio pertsonala eta berritzailea dira, hain zuzen, metropoli modernoaren injustizia soziala eta alienazioa bere gordintasunean aurkezten dituen liburu horren ezaugarri nagusiak. Bilaketak aurrera jarraitu zuen hurrengo urteetan, gauzatu ezin izan zituen proiektuekin, eta beste bi liburutarako poemekin : Divkn del Tamarit (1940, Tamariten diwana), arabiar jatorriko forma poetikoak berreginez, eta Sonetos del amor oscuro (1984, "Amodio ilunaren sonetoak"), poesia ameslaria eta kontzeptuala, barne mundu estugarri ilunak adierazten dituena.

Antzerki lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere literatur karreraren hasieratik, Garcia Lorcak antzerkirako zaletasun handia erakutsi zuen. Azkeneko urteetan zaletasun horrek menderatu zuen bere sormen lan guztia. 1936an, hil zuten urtean, honela azaldu zuen bere grina hori : "Nik irrika bizia dut hesteekin komunikatzeko. Horregatik antzerkiaren atean jo nuen eta antzerkiari eskaini diot neure sentiberatasun osoa".

Garcia Lorearen antzerkilan bihotz-hunkigarrien gai nagusia maitasun ezinezkoa izan zen -nahiaren eta errealitatearen arteko aurkakotasuna- eta hiru joera desberdinetan banatu zen : fartsak eta herri tradizioa, batetik, trajedia andaluziarrak, hestetik, eta drama berritzailea, azkenik. Lehenengo taldetik aipagarriak dira Los titeres de Cachiporra o Tragicomedia de don Cristobal (1923, "Txotxongiloak edo don Cristobalen tragikomedia", 1937an lehen aldiz jokatua) eta Retablillo de don Cristobal ("Don Cristobalen antzeztoki txikia", 1934an, Buenos Airesen, lehen aldiz jokatua), txotxongilorako idatziak biak, Amor de don Perlimiplin con Belisa en su jardin ("Don Perlimplin eta Belisaren arteko maitasuna honen lorategian", 1933an lehen aldiz jokatua) eta La zapatera prodigiosa (1930, "Zapatari miragarria"). Antzerki trajikoa Mariana Pineda heroi historikoari buruzko lan batekin hasi zuen. Mariana Pineda 1927an jokatuzen lehen aldiz, Salvador Daliren eszenografiarekin.

Gero, haren antzerki produkzioko lan arrakastatsuenak egin zituen, Bodas de sangre (1933, "Odol ezteiak"), Yerma (1934, "Antzua") eta La casa de Bernarda Alba ("Bernarda Albaren etxea", 1945ean lehen aldiz jokatua Buenos Airesen), eta, azkenik, Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores (1935, "Rosita mutxurdina edo loreen mintzaira"), aurrekoekin antzik baduena baina sentimen trajikorik gabea. Hirugarren taldean, berriz, bi obra nagusi daude, [[Asi que pasen cinco años] (1930, "Bost urte igaro orduko", 1938an argitaratua) eta El publico (1933, "Ikusleak").

Azkeneko lan hori 1933an amaitu zuen baina galduta egon zen 1976an lagun batek aurkitu zuen arte. Obra horiek, kritikari batek "kriptodramak" deituak, sustrai surrealista duten sinboloz eta irudiz osatutako antzerki hermetikoa dira, eta poesian Poeta en Nueva York-ek ekarri zuen aldaketaren parekoa eragin zuten antzerkian. Izan ere obra horiek idazleak bere abangoardiazko bidean iritsi zuen punturik aurreratuena dira. Bestalde, antzerki lanen talde honetan gehitu beharko lirateke hitz lauzko zenbait elkarrizketa labur, 1927rako amaituak: EI paseo de Buster Keaton ("Buster Keatonen paseoa"), La doncella, el marinero y el estudiante ("Neskamea, marinela eta ikaslea") eta Quimera ("Ametsa").

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Federico García Lorca Aldatu lotura Wikidatan