Caryophyllaceae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Caryophyllaceae
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Ordena: Caryophyllales
Familia: Caryophyllaceae
Juss.[1]
Generoak

Ikusi testua

Kariofilazeoak (Caryophyllaceae) Magnoliopsida klaseko landaren loredunen familia bat dira (belarrak eta zuhaixkak). Familia honetan krabelina sartzen da, besteak beste. 88 bat genero ditu, eta 2.000 espezie inguru.

Gehienbat landare belarkarak dira, urtekoak edo bizikorrak. Loreak, gehienetan, hermafroditak dira, erregular eta pentameroak, hau da, 5 petaloz eta 5 sepaloz osatua. Fruitua ez da mamitsua, eta kapsula edo nukula izaten da.

Azpifamiliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alsinoideae: estipularik (txorten-hostorik) gabeak, eta petaloak lotu gabeak.
  • Silenoideae: estipularik gabeak, eta petaloak lotuak.
  • Paronychioideae: estipula mamitsuak, eta petaloak lotu gabeak edo lotuak.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiak 88 genero ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Angiosperm Phylogeny Group (2009), «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III», Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121, doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x .
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Caryophyllaceae
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Caryophyllaceae Aldatu lotura Wikidatan