Caspar Bartholino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Caspar Bartholino edo Caspar Bartholino Gaztea (Kopenhage 1655eko irailak 10-1738ko ekainak 11), daniar anatomista bat izan zen, Bartholinen guruina deskribatu zuen lehena. Guruin honek, bere omenez du izena.

Caspar Bartholino Zaharra teologo eta anatomistaren biloba eta Thomas Bartholinen semea zen.

Aurkikuntza, askotan, bere aitonari ematen zaio, izen berekoa.

Familia garrantzitsukoa zen eta bere medikuntza ikasketak 1671n hasi zituen, 16 urte zituela. 1674an, 19 urterekin Erregeak, Filosofia irakasle bezala izendatu zuen. Bere omenez izena daramaten guruinak 1677an deskribatu zituen.

1696an Jacob B. Winsløw izan zen Bartholinoren prosektorea.