Catalina de los Ríos y Lisperguer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Catalina de los Rios y Lisperguer, La Quintrala.

Catalina de los Rios y Lispeguer 1604an jaio eta 1665ean hil zen. "La Quintrala" ezizenez ezagunagoa den emakume honek, bere izenaren -Calatra- diminutiboaren adar batetik hartu zuen izena. Bere aitaren lerro biak Txileko konkistaraino heltzen dira. Historiara pasa diren La Quintralaren ekintzak ulertzeko bere heziketa eta, batez ere, bere izekoren eta amaren nortasuna, Maria eta Catalina Lisperguer, hurrenez hurren, ulertu behar dira. Batak eta besteak salatu egin zuten Alonso de Ribera gobernadore pozointzen ahalegintzeagatik (1604); seguru asko, Riberako Beatrizekin isilpean ezkondu zelako, Maria haserre zegoelako.

Ahizpen atxilotzeko agindua eginda Mariak monje agustindarren zaintza hartu zuen, Catalina, ostera, lehenik Dominikarrekin izan zen, eta gero Mercediarrekin. Lisperguer ahizpek eliza katolikoaren aurrean zuten inmunitateak eta familiaren harreman ahaltsuek, azkenean, salaketa ezerezean utzi zuten.

Maria, sorgintzat eta sorgintzailetzat hartu zutena, Juan de Añascorekin ezkondu zen eta Limara bizitzera joan zen.

Bere amaren halabeharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catalina Lisperguer eta Flores dirudun batekin ezkondu zen. Gonzalo de lor Ríos zen eta La Ligua eta Longotomako ibarretako oinordekoa zen. Dirudienez, denbora baten buruan Catalinak Gonzaloren alaba sasiko bat hil zuen. Honi dagokionez, Francisco Gonzalez de Salcedo gotzainak honako hau esan zion Indietako Batzordeari 1633 urtean:

Catalina andre hau, emakume bihozgabea izan zen, senarraren alaba bat zartadaz hil zuelako eta, era berean, gobernadorea hiltzeko belarrak eskatu zizkiolako indigena bati, eta gero hil

Catalina Lisperguerrek bi alaba ukan zituen, Agueda eta Catalina. Lehena Blas de Torres Altamiranorekin, Limako epaile nagusiarekin, ezkondu zen eta bigarrena la Quintrala izan zen.


Bere aitaren hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Quintrala historiara pasatu zen aita hiltzea leporatu ziotelako. Dirudinez, oilasko pozoitua erabili zuen. Aitaren aldeko izeko batek salatu zuen Quintrala, baina berriro ere ezeztatua izan zen; seguru asko, familiaren harreman ahaltsuengatik.

Catalinaren nortasun oldartsua eta harrigarria bere bizitzan zehar hilketa-sailarekin lotua izan da. Maltako zaldun garrantzitsu bat hilketaren erruduna ere izan liteke. Bere ohera gonbidatu, eta gero hil egin zuen. Hala ere, gertaera honen ardura bere esklaboetako bati leporatu zioten, eta Santiagoko plaza nagusian urkatu zuten.

Ezin konta ahala okerkeria ditu La Quintralak eta dirua eta boterea garai hartan ere bai.