Cecil Rhodes
Wikipedia(e)tik
Cecil John Rhodes (Bishop's Stortford, Hertfordshire, Ingalaterra, 1853ko uztailaren 5a - Groote Schuur, Muizenberg, Hegoafrika, 1902ko martxoaren 26a) enpresaburu ingelesa izan zen. Halaber, ekonomialaria eta politikari kolonoa izan zen, De Beers diamante-enpresaren sortzaileetako bat izanik. Enpresa horrek, oraindik ere munduko diamante gehienak kontrolatzen ditu gaur egun. Era berean, Rhodesek Rhodesia kolonia fundatu izanagatik da ezagun, orain Zambia eta Zimbabwe lurraldeen artean dagoena.
Boerren Gerretan Rhodesek britainiarrak lagundu zituen —Kimberleyko setioan, kasu—, baina bere laguntza ez zen etekingarria izan.
Goiz hil zen, 48 urte besterik ez zituela, aneurisma bat medio.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Cecil Rhodesen biografia.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
