Charles Lamb

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Lamben erretratua, William Hazlittek egina, 1804

Charles Lamb (Londres, 1775 - Edmonton, 1834) britainiar idazlea izan zen. 1796an argitaratu zuen bere lehen obra, lau sonetok osaturiko poesia-bilduma bat. Sona handia lortu zuen A Tale of Rosamund Gray narrazioari esker 1798an. 1801. urtean idatzi zuen, drama-idazle isabelinoen ereduari jarraiki, John Woodvil drama. 1807an eman zuen argitara Shakespeareren antzerkian oinarrituriko Tales from Shakespeare (Ipuinak), bere arreba Maryrekin batera idatzi zituenak. 1810-1811 urteetan Shakespeare eta Hogarth idazle britainiarren gaineko saiakerak argitaratu zituen, baina haren obrarik ezagunenak 1820-1825 urte-bitartean Elia izenaz idatzi zituen saiakerak izan ziren, geroago Eliaren saiakerak izenburuko bilduma osatu zutenak. Harenak dira, halaber, ondorengo lanak: The Adventures of Ulysses (1808); Mrs. Leicester´s School (1809); eta Specimens of English Dramatic Poets Who Lived About the Time of Shakespeare (1808).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Lamb Aldatu lotura Wikidatan