Cherchez la femme

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cherchez la femme (euskarazko ahoskera "Xerxe la fem") frantsesezko esamolde bat da, literalki "emakumea bila ezak" esan nahi duelarik. Bere benetazko esanahia gizon batek portaera bitxi edo ezohiko bat baldin badu, emakume batekin duen harremana ezkutatzen ari delakoa da, edota emakume batek erakarri edota haren mesedea lortu nahian.

Esamolde hau lehenbizikoz 1854ko Alexandre Dumas (aita) idazlearen Les Mohicans de Paris ("Parisko Mohikanoak") eleberrian agertu zen. Eleberri honetan esaldi hau erabiltzen den aurreneko aldian hau irakur daitekeelarik:


« Cherchez la femme, pardieu! cherchez la femme!  »
"Bila ezak emakumea, arraioa!"

Esaldia eleberrian hainbat alditan errepikatzen da. Dumasek eleberri honen 1864ko antzerkirako egokitzapenean ere erabili zuen, honela diolarik:


« Il y a une femme dans toutes les affaires; aussitôt qu'on me fait un rapport, je dis: «Cherchez la femme!»  »
"Kasu guztietan emakume bat zegok; txosten bat ekartzen zidateken aldiro, honakoa zioat: «Bila ezak emakumea!»