Cindy Parlow Cone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cindy Parlow Cone

Bizitza
JaiotzaMemphis1978ko maiatzaren 8a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaIpar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Germantown High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
United States women's national soccer team1995 / 200615875
Atlanta Beat2001 / 2003
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,8±0,001 metro

Twitter: cone_cindy FIFA: 309 Edit the value on Wikidata

Cindy Parlow Cone (Memphis, Ameriketako Estatu Batuak, 1978ko maiatzaren 8a[1]) emakumezko futbolari ohia eta entrenatzailea da. Gaur egun, Estatu Batuetako Futbol Federazioko (ingelesez, USSF) presidentea da.

Gaztaroan, Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatean jokatu zuen futbolean, non lau aldiz izan zen taldeko All-America eta NCAAko Lehen Mailako Emakumezkoen Futbol Txapelketa (ingelesez, NCAA Division I Women's Soccer Championship) irabazi zuen. Hermann Trophy bi aldiz irabazi zuen, 1997 eta 1998an, eta ACCko Athlete of the Year 1999an.

Parlow historiako urrezko dominarik gazteena izan zen, 18 urte eta 85 egunekin, 1996an.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larry eta Josephine Parlow gurasoak izanda, Cindy Parlow Memphisen,Tennesseen hazi zen, non Germantown Institutuan (ingelesez, Germantown High School) egon zen.

1991n, 13 urterekin, Anson Dorrance, Estatu Batuetako talde nazionaleko entrenatzailearen autografo sesioan egon zen, AEBek 1991an FIFAko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa irabazi ondoren. Lau urte beranguago, institutuan goiztiar graduatzea eta Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatean sartzea erabaki zuen, non Anson Dorrancek lideratutako Ipar Caroinako Tar Heels emakumezkoen futbol taldean (ingelesez, North Carolina Tar Heels women's soccer) egon zen[2].

Ipar Carolinako Unibertsitatea Tar Heels: 1995-98[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chapel Hillen, Parlow lau aldiz izan zen taldeko All-American, eta NCAAko Lehen Mailako Emakumezkoen Futbol Txapelketa (ingelesez, NCAA Division I Women's Soccer Championship) hiru aldiz eta Atlantikoko Kostaldeko Konferentzian lau aldiz irabazi zuen. 1999an, ACCko Athlete of the Year.

Denboraldi hasiberriaren ostean, Parlow ACCko Rookie of the Year izendatu zuten. Gainera, denboraldian izandako emaitzei esker (19 gol eta 13 asistentzia), Soccer News eta Soccer America aldizkariek National Freshman Player izendatu zuten.

Senior garaian, Parlowek honako emaitzak lortu zituen: 21 gol eta 11 asistentzia. Soocer News aldizkariak Player of the Year izendatu zuen.

Parlowek unibertsitateko etapa honako emaitza hauekin bukatu zuen: 68 gol eta 53 asistentzia.

Jokalari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila internazioalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko martxoan, Estatu Batuetako emakumezkoen futbol talde nazioanalean (ingelesez, United States women's national soccer team) entrenatzen hasi zen. 1996ko urtarrilaren 14an, debuta egin zuen Errusiaren aurka jokatutako lagunarteko partidan. Lehiaketa hauetan hartu zuen parte: 1999ko eta 2003ko FIFAko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan eta 1996ko, 2000ko eta 2004ko Olinpiar Jokoetan.

1996ko Udako Olinpiar Jokoak (Atlanta)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlow 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatzen zuen jokalaririk gazteena zen. Tony DiCicco entrenatzailearen gidaritzapean. Estatu Batuak finalerdia sailkatu ziren; Danimarka eta Suedia garaitu, eta Txinarekin berdindu ostean. Finalerdian Norvegia eta Txina garaitu zituen Estatu Batuak, urrezko domina lortuz.

1999ko FIFAko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlowek 1999ko FIFAko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan parte hartu zuen, eta bi gol sartu zituen. Uztailak 4ko finalerdian, non 73.123 ikusle egon ziren. Brasilen aurka jokatu zuten Estatu Batuek, eta Parlowek gola sartu zuen bosgarren minutuan.

Txapelketako finala Pasadenako Rose Bowl estadioan antolatu zen, eta 90.000 baino gehiago ikusle izan ziren bertan. Ordura arteko ikusle gehien izandako emakumezko kirol lehiaketaren errekorra (1996ko Udako Olinpiar Jokoetakoa, 76.481 ikusle) hautsi zuen partiduak, eta errekorrak 2014ra arte iraun zuen. 2015eko uztailean, hirugarren postuan gelditu zen errekorra, 2015eko FIFAko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa (25.400.000 ikusle) eta 2014ko FIFAko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketaren(18.220.000 ikusle) atzetik.

Finala baino astebete beranduago, taldeak William Jeffersom Clinton presidentearekin egon ziren Etxe Zurian. Horrez gain, Hillary Clinton eta Chelsea Clintonekin batera bidaiatu zuten Cañaveral lurmuturrera, Air Force Two hegazkinean.

2000ko Udako Olinpiar Jokoak (Sydney)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko abuztuan, Parlow Australiako Udako Olinpiar Jokoetarako Estatu Batuetako eskuadroian sartu zen.

Parlowek 19 golekin amaitu zuen urtea, eta gol kopuru gehien lortu zuen taldekidea izan zen. Ekainean, Zeelanda Berriaren eta Kanadaren aurkako partiduan hat-trick bat gauzatu zuen. Abuztuan, Errusiaren aurkako partiduan brace bat (partidu berean bi gol sartzea) gauzatu zuen.

2003ko FIFAko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko abuztuan, 2003ko FIFAko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan parte hartzeko jokalarien zerrendan Parlowen izena sartu zuen April Heinrich entrenatzaile buruak. Bigarren partiduan, Nigeriaren aurka jokatu zuten Estatu Batuek, eta azken hauek garaipena lortu zuten. Azkeneko partiduan, Mia Hamm, Julie Foudy eta Shannon Boxx taldekideekin batera atsedena hartu zuen Parlowek. Ipar Korearen aurkako partidua izan zen, eta berriro ere irabazle izan ziren estatubatuarrak. Finalerdian ordea, Alemaniaren aurka galdu zuen taldeak. Kanadaren aurkako partiduko lehen zatian, Parlowek garuneko kommozioa izan zuenez, partidutik atera behar izan zen.

2004ko Udako Olinpiar Jokoak (Atenas)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlow 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, Atenasen. Haitiren aurkako partiduan hat-trick bat gauzaru zuen.

Urriaren 21ean, Parlowek bere zazpigarren hat-trick gauzatu zuen taldearentzat. Horrela, errekorraren liburuan Michelle Akersen aurretik kokatu zen, Mia Hamm baino bat gutxiago.

Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko uztailaren 30ean, Parlowek maila internazionaletik erretiratu zen, eta Kommozio osteko nahasmendua pairatzen zuela aipatu zuen. Bere karrera 158 txanorekin (Estatu Batuetako emakumezkoen talde nazionaleko historian gehien lortu dituztenen bederatzigarren postuan) eta 75 golekin (bosgarren postuan) bukatu zuen.

Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atlanta Beat: 2001 - 03[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlow Women's United Soccer Association ligaren barruan zegoen Founding Players zerrendako 20 jokalarietako bat izan zen. Horrez gain, Atlanta Beat taldea lideratu zuen ligako hiru denboraldietan (2001-2003).

2001ko denboraldian, Philadelphia Chargen urkako partiduan gol bat sartu zuen 2.minutuan. Ekainak 17an, San Diego Spiriten aldearen aurkako partiduan, brace bat (partidu berean bi gol sartzea) gauzatu zuen. Partidu berean, ligako lehenengo zigor-txartela epaitu zitzaion Parlowi, Julie Foudyrekin izandako liskarrarengatik. Uztailak 22an, beste brace bat gauzatu zuen New York Poweraren urka jokatutako partiduan.

Finalerdian Philadelphia Chargen aurka jokatu zuten estatubatuarrek, non Parlowek bi taldeen arteko golak berdindu zituen 79.minutuan. Partiduaren berdinketa hausteko luzapenean, Parlowek ligako lehenengo golden goal lortu zuen, berdinketa apurtuz. Horrekin batera, Atlanta Beat Founders Cup txapelketara sailkatu ziren, non Alemaniaren aurka porrot egin zuten Bostongo Foxboro estadioan.

2002ko denboraldian, Parlowek bost gol sartu zituen eta lau asistentzia egin zituen taldean. Denboraldiko lehenengo bi partiduak jokatu ostean, Parlowek hirugarren partidura huts egin behar izan zuen, FIFAren arauen eta talde nazionalarekin hartu zuen konpromisoen ondorioz. Boston Breakersen aurkako partiduan, gola sartu zuen 5.minutuan, sudurreko hezurra apurtuta zuen arren. Ekainaren 9an, New York Powerren aurkako partiduan, gola sartu zuen eta pasea egin zion Charmaine Hooperri, honek gola sar zezan. Finalerdian, Carolina Couragen aurka jokatu zuen taldeak eta porrot egin zuten.

2003ko denboraldirako itzuli zen Parlow. Ekainaren 23an, hat trick bat gauzatu zuen Philadelphia Chargen aurkako partiduan. Finalerdian, San Diego Spiriten aurkako partiduan, garaipena lortu zuten eta bigarren aldiz sailkatu ziren Founders Cup txapelketara. Txapelketan, Washington Freedomen aurka jokatu zuen taldeak eta porrot egin zuten. Atlanta Beatek 2.postuan bukatu zuen denboraldia.

Entrenadore gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Carolina Tar Heels, 2007–2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Carolina Tar Heels taldeko entrenatzailearen laguntzailea izan zen 2007 eta 2012 artean. 2012an, Anson Dorrance entrenatzaileak gaixorik zegoen emaztea zaindu bitarteko garaian, Parlowek entrenamendu saioak lideratu zituen. 2020ko denboraldia Tar Heels taldeak txapelketa nazionala irabazi zuen azken aldia izan zen.

Portland Thorns FC, 2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko abenduan, Parlow Cone Portland Thorns FC taldearen entrenatzaile buru gisa kontratatu zuten. 2013ko abuztuaren 31n, Parlow National Women's Soccer League txapelketa irabazi zuen lehenengo entrenatzaile burua bihurtu zen, izan ere, Thorns FC taldeak Western York Flash taldea garaitu zuen txapelketan. 2013ko abenduaren 5ean, entrenatzaile kargua utzi zuen, arrazoi pertsonalak tarteko, batez ere bere senarra den John Conekin (Portland Timbers taldeko kirol zientzietako zuzendariaren kargua utzi zuen garai berean) denbora gehiagoz egoteko nahiak zirela eta.

2010 eta 2013 bitartean, 14 eta 15 urtetik beherako nesken talde nazionaleko entrenatzaile gisa aritu zen. 2015ean, Berkshire Soccer Academy for Girls eskolan aritu zen, bere taldekide izan ziren Mia Hamm, Kristine Lilly, Trisha Venturini eta Brandi Chastainekin. 2019an, North Carolina FC taldearen gazteen sailkapeneko Director of Coaching (DOC) bihurtu zen.

Kirol exekutiboan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlow U.S. Soccer's Referee Committee, Medical Advisory Committee, Appeals Committee, the Athlete's Council eta Youth Task Force erakundeetan aritu zen. 2019ko otsailaren 16an, U.S. Soccer Federazioko presidenteorde hautatu zuten, Caros Cordeiro presidentearen ostean.

2020ko martxoaren hasieran, Parlow Cone U.S. Soccer federazioko presidente hautatu zuten Carlos Cordeiro dimisioarengatik. 2021eko otsailean, berriro ere hartuko du parte federazioko hauteskundean.

Kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan lortutako (ingelesez, FIFA Women's World Cup) arrakastaren ondoren, Parlow eta bere taldekideak Sports Illustrated aldizkariko azalean Sportswomen of the Year bezala agertu ziren. 2005ean, Dare to Dream:the Story of American Women's Soccer Team filmean agertu zen. [3] 2008an, Winning Isn 't Everything filmean agertu zen. 2013an, Nine for IX: The 99ers seriean agertu zen. 2015ean, HBO plataformako Real Sports programan agertu zen.

Bestelako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, Parlow U.S Department of State's Empowering Women and Girls through Sport Initiative erakundean aritu zen lanean, Jordaniako 17 urtetik beherako talde nazionalarekin egingo zen truke programa baten antolakuntzan esku hartuz. 2018ko abenduan, 2019ko FIFAko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketako zozketaren aurkezlea izan zen.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, John Cone futbolari ohi eta entrenatzailearekin ezkondu zen.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Cindy Parlow. 2021-10-01 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  2. (Ingelesez) Cindy Parlow Cone. 2022-01-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]