Etxe Zuria
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Etxe Zuria hegoaldetik ikusita. |
||||
| Herria | Washington Hiria | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 38°53′51″N 77°2′12″W / 38.89750°N 77.03667°WKoordenatuak: 38°53′51″N 77°2′12″W / 38.89750°N 77.03667°W | |||
| Garaia | 1792ko urriaren 13an eraikia | |||
| Helbidea | Pennsylvania Hiribidea 1600. zbk. Washington Hiria, 20500 |
|||
| www.whitehouse.gov | ||||
Etxe Zuria Estatu Batuetako Presidentearen bizilekua eta egoitza nagusia da. Washington, DCn kokatua dago, Pennsylvania Hiribideko 1600. zenbakian. Presidentearen etxea bertan dagoenez askotan Etxe Zuria erabiltzen da Estatu Batuetako politika baten inguruan hitz egiteko, metonomia moduan.
Eraikina estilo errenazentista neogreziar edo neoamerikarrean eraikia izan zen. George Washingtonek pentsatua, eraikina James Hoban arkitekto irlandarrak diseinatu zuen 1790ean. Etxe Zuriaren kokalekua, Pierre Charles L'Enfantek aukeratu zuen; alegia, Washington hiriaren planifikazioa egin zuen arkitektoak.
Eraikinaren egitura[aldatu]
Etxe Zuriak lurpeko hainbat solairu dauzka, kanpotik ikusten denaz gain. Horrela, Etxe Zuriak honakoak dauzka:
- 6 solairu eta 5,100 m².
- 132 gela eta 35 bainugela eraikineko goiko bi solairuetan
- 412 ate
- 147 leiho
- 28 tximinia
- 8 Eskailera-maila
- 3 igogailu
- 5 Sukaldari
- 5,000 bisitari egunero
- 1,825,000 bisitari urtero
Kanpo loturak[aldatu]
- Etxe Zuriaren webgune ofiziala (Ingelesez)