Claude Joseph Rouget de Lisle
Wikipedia(e)tik
Claude Joseph Rouget de Lisle frantses musikagilea eta militarra izan zen (Lons-le-Saunier, 1760 - Choisy-le-Roi, 1836). Estrasburgon gudarosteko ofiziala zen. Gerora La Marseillaise bihurtu zen Chant de guerre pour l´armée du Rhin idatzi zuen 1792an. Espetxean egon zen Izualdian, eta aske geratu zenean obra hauek idatzi zituen: Hymne dithyrambique sur la conjuration de Robespierre (1794), Chant des vengeances (1794), Chant des combats (1800, Egiptoko armadarentzat), Chants français (50 melodia) eta operarako libretoak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.