Claudio Santoro
Wikipedia(e)tik
Claudio Franco de Sá Santoro (Manaus, Amazonas, 1919 - Brasilia, 1989) brasildar musikagilea izan zen. Oso gazterik hasi zen musika-ikasketak egiten. Biolin-karrera egin zuen Rio de Janeiroko Musika Kontserbatorioan, eta 18 urterekin biolin-irakasle zen. 1948 inguruan, musika dodekafonikoaren eraginpean, adierazpen liriko soiletara jo zuen. Geroago, bere garaiko beste musikari asko bezala, abertzaletasun musikalera iritsi zen, folklore-musikaren eraginarekin. 1960ko hamarralditik aurrera, baina, musika dodekafonikora itzuli zen, aurreko aldietako elementuak eta esperientzia elektroakustikoak tartekatuz. Lan aipagarrienak: Batucada, Canto de amor y paz, eta zenbait sinfonia eta kontzertu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.