Amazonas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amazonas
Amazonas (es, pt)
Mouths of amazon geocover 1990.png
Amazonasen bokalea
Kokapena Amazonia (Hego Amerika)
Luzera 6.400 km
Arroa 7.050.000 km²
Emaria 219.000 m³/s
Iturburua Apurímac, Peru (5.170 m)
Ibai ahoa Ozeano Atlantikoa
Amazon river basin.png

Amazonas[1] munduko ibairik handiena eta emaritsuena da, eta bigarren luzeena, 6.400 kilometrorekin.[2] Peruko Andeetan jaiotzen da, 5.000 metroko garaierako Arekipako eskualdean. Amazonasek Peru eta Kolonbiaren arteko muga guztia zeharkatzen du eta gero Brasilekin muga hirukoitza osatzen. Brasilen zehar ibilbide luzea egin ondoren, Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da.

Amazonas ibaiaren ibilbidea, (1600-1667)ko argazkia

Brasilgo Gobernuaren geografia erakundeak eginiko neurketek (2007 eta 2008koak) Amazonas munduko ibairik luzeena dela diote;[3][4] hala ere, munduko geografoen artean oraindik onartzeke daude neurketa horiek, ibaiaren sorburua eta itsasoratze lekua non dauden zehaztea zaila baita.[5] Beraz, Nilo jo ohi da munduko ibairik luzeentzat.[6]

Amazonia inguruan indigena tribu ugari bizi dira.

Izena espainiar konkistatzaileek jarri zioten, bertako ibaiertzean amazonen mitoa gogorarazi zieten emakume gudariak aurkitu baitzituzten.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fauna oso era askotako dago, intsekturik txikienetik jaguarra edota puma bezalako ugaztun handienetaraino. Dortokak, sugeak eta kaimanak bezalako narrastiak ere badaude, eta baina era eta lumaje guztietako txoriak ere. Landare eta arrainen espezien ugaritasuna hain handia da, ezen ezinezkoa da denak kontatzea. 3.666 bat arrain espezie omen daude.

Oihan amazonikoa lurreko basoen hamarrena da. Arnasten dugun airea Amazonian garbitzen da gehienbat. Arazketa hau oihaneko landareek egiten dute fotosintesiren bidez eta karbono monoxidoa eta azido karbonikoa xurgatuz beharrezko dituzten karbohidratoak sortzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amazonas Aldatu lotura Wikidatan