Clifford Odets

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clifford Odetsen erretratua

Clifford Odets (Filadelfia, 1906ko uztailaren 18a - Hollywood, 1963ko abuztuaren 14a) Estatu Batuetako antzezle eta antzerkigilea. Antzezle moduan hasi zen lanean antzerkian, eta geroago antzerki-lanak idazten hasi zen. Gizartearen kritika izan zen haren lanen ezaugarri nabarmenena, eta 1930 ondoko urteetako idazle kritiko nagusietakoa izan zen Estatu Batuetan. Lan aipagarrienak: Waiting for Lefty (1935, Leftyren zain), Awake and Sing (1935, Iratzar zaitez eta kanta ezazu), Golden Boy (1937, Urrezko mutila), The Big Knife (1949), The Country Girl (1950). Odetsen zenbait lan zinemarako moldatu dira.

Erreferentziak