Clive Sinclair

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clive Sinclair 1992an.

Clive Marles Sinclair (Londres, Ingalaterra, 1940ko uztailaren 30a) britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua da.

Biografia

1960an hasita, hainbat enpresa sortu ditu, teknologia berrien aukerak ikertzeko eta lantzeko. 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasieran hasi zen ospetsu egiten, egoera gotorreko teknologia elektronikoan oinarriturik egindako asmakizunei esker. Teknologia hori kontsumorako tresna berriak sortzeko erabili izan da. Aipagarriak dira, adibidez, sakelako kalkulagailuak, erloju digitalak, telebista txikiak eta etxerako konputagailuak. Alor askotan dihardu, besteak beste, mikroprozesagailuen inguruko asmakizunak egiten eta energia elektroniko bidezko garraioaren inguruko ikerketak egiten.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clive Sinclair Aldatu lotura Wikidatan