Colin MacLaurin
Wikipedia(e)tik
Colin MacLaurin eskoziar matematikaria izan zen (Kilmodan, 1698 - Edinburgo, 1746). Gazte-gaztetatik erraztasun handia izan zuen matematiketan, eta 19 urte zituela Aberdeengo Unibertsitatean matematika-irakasle hasi zen. Edinburgoko Unibertsitatean ere irakatsi zuen. Geometria- eta aljebra-lan garrantzitsuak egin zituen, gehien aztertu zuen alorra kalkulu infinitesimala izan zen arren; alor horretan bere obrek duten garrantzia dela eta, Newtonen jarraitzailetzat hartzen da. Bere izena hartzen duen serieagatik da (Maclaurinen seriea), batez ere, ezaguna.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.