Constante Barreiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Constante Barreiro
D-10
 Espainia
 Euskal Herria
Ontziola: Vigo
Mota: Lurrunontzi
Uretaratze data: 1928
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 62 t. tona
Luzera: 23,70 m
Zabalera: 5,10 m
Sakonera: 1,80 m
Abiadura: 9 korapilo
Eskifaia: 8-12 marinel


Constante Barreiro lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen Arturo Juan Freire Barreiro bouzastararena. Nuevo Constanteren bikia izan zen. Vigon eraikia, Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937ko apirila) eta D-10 izena jarri (1937/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan Santanderrera pasa zen. BIAren eskutan jarri zen (1937/8/1). Handik La Pallicera joan zen (1937/8/25) Eusko Itsas Gudarosteko gainerako ontziekin batera, azkenik gerra amaitu arte Rocheforten gelditu zelarik. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]