Pasaia
|
Pasaia |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Pasaia |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Oarsoaldea |
| Alkatea | Amaia Agirregabiria (Bildu) |
| Herritarra | pasaitar |
| Koordenatuak | 43°19′30″N 1°55′16″W / 43.325°N 1.92111°WKoordenatuak: 43°19′30″N 1°55′16″W / 43.325°N 1.92111°W |
| Eremua | 11,34 km2 |
| Distantzia | 11 km Donostiara |
| Posta kodea | 20110 |
| Biztanleria | 15.885 bizt. (2012) |
| Dentsitatea | 1.400,79 bizt./km² |
| Sorrera | antzinakoa 1805 udalerria |
| http://www.pasaia.net | |
Pasaia Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, eta Oarsoaldeko eskualdean kokaturik dago Errenteria, Lezo eta Oiartzunekin batera. Udalerria Pasaiako badiaren inguruan kokaturiko lau barrutik osatzen dute.
15.996 biztanle zituen 2008an eta 11 km²ko azalera.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Barrutiak [aldatu]
Pasaia barruti izeneko zatiez osatuta dago. Barruti hauetako "herri" izaera daukate biztanle askorentzat, eta haien barruan auzoak bana daitezke. Pasaiako barrutiak hauek dira:
- Trintxerpe: 6.229 biztanle 2007an. Donostiari itsatsitako barrutia.
- Pasai Antxo: 4.644 bizt.
- Pasai San Pedro: 2.809 bizt.
- Pasai Donibane: 2.400 bizt. Udaletxea han dago.
Udalerri mugakideak [aldatu]
Pasaiak ondoko udalerriekin egiten du muga:
- Mendebaldean: Donostia (Altza eta Bidebieta auzoak).
- Hegoaldean: Donostia, Errenteria-Orereta eta Lezo.
- Ekialdean: Hondarribia.
Iparraldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du muga Pasaiak.
Mugen afera [aldatu]
Pasaiak udalerriaren mugak ezbaian jarri ditu azkenaldian. Izan ere, 2002tik aurrera, Pasaiako udalak, talde politiko guztien babesarekin (2005ean egindako udalbatza berezi batean argi geratu bezala), Donostiarekin dituen mugak berriz definitzea eskatu zuen, euren ustez Pasaiarenak diren hainbat lur (Altza ingurukoak, batez ere) egun Donostiaren menpe daudela salatuz. Udalak, hala, Mugen Batzorde Berezia sortu zuen, Pasaiako lurrak berreskuratzeko asmoz[1].
Historia [aldatu]
1805. urtean Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Pasai Antxo elkartu ziren herria sortzeko. 1990eko hamarkadan, San Pedroko zati zen Trintxerpe banatu eta barruti berri gisa sortu zen.
Demografia [aldatu]
Pasaiaren biztanleriaren hazkundea oso goiz hasi zen XX. mendean; jadanik 1920tik 1940ra populazioa bikoiztu baino gehiago egin zen. Hala ere, mende horretan hazkunde handiena izan zuen hamarkada 1960ko hamarkada izan zen, sasoiko garapen ekonomikoarekin batera.
1970eko hamarkadatik aurrera gainbehera iritsi zen, hau ere beste toki batzuetan baino lehenago. 1980ko hamarkada izan zen populazio galera handienarena. XXI. mendearen lehen hamarkadan galerak jarraitu egin zuen.
Biztanleriaren bilakaera [aldatu]

Portua [aldatu]
Pasaiako arrantza eta merkataritza kaia Euskal Herriko hirugarren garrantzitsuena da, Bilboko portua eta Baionakoaren ondoren.
Urtean 4 milioi tona inguru mugitzen ditu.
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Amaia Agirregabiria hautatu zuten alkate.
| Alderdiak | 2011 | 2007 | ||
| Botoak | Zinegotziak | Botoak | Zinegotziak | |
| Bildu | 2.666 | 8 | - | - |
| Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE-PSOE) | 1.152 | 3 | 1.616 | 5 |
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 1.120 | 3 | 931 | 2 |
| Alderdi Popularra (PP) | 668 | 2 | 643 | 1 |
| Ezker Batua-Berdeak (EB-B) | 394 | 1 | 631 (+Aralar) | 1 (+Aralar) |
| Eusko Abertzale Ekintza (EAE) | - | - | 2.302 | 7 |
| Eusko Alkartasuna (EA) | (Bilduren barruan) | (Bilduren barruan) | 587 | 1 |
Abstentzioa %45,92koa izan zen orduan.
Alkateak [aldatu]
| 2011 | Amaia Agirregabiria (Bildu) |
| 2007 | Maider Ziganda Población (EAE-ANV) |
| 2003 | Izaskun Gómez Cermeño (PSE-EE) |
| 1999 | Juan Karlos Alduntzin Juanena (EH) |
| 1995 | Bixen Itxaso González (PSE-EE) |
| 1991 | Xabier Portugal Arteaga (HB) |
| 1987 | Xabier Portugal Arteaga (HB) |
| 1983 | Roberto López de Etxezarreta Murgiondo (EAJ) |
| 1979 | Eduardo Aseginolaza Muxika (HB) |
Pasaitar ezagunak [aldatu]
- Blas Lezo (1689–1741), itsasgizon eta militarra
- Joaquín María Ferrer (1777-1861), politikari eta militarra, Espainian goi karguduna.
- Biktoriano Iraola (1841-1919), idazlea.
- Jose Sebastian Laboa (1923-2002), nuntzio apostolikoa.
- Paco Rabanne (1934-), moda diseinatzailea.
- Mikel Laboa (1934-2008), abeslaria.
- Xabier Portugal (1951-2008), kazetaria, idazlea eta alkatea.
- Koldo Izagirre (1953-), idazlea.
- Luis Maria Lasurtegi (1956-), arraunlaria.
- Juan Jose Uria (1956-), eskubaloi jokalaria.
- Gotzon Egia (1958-), idazlea.
- Luis Fernando Dadie (1966-), futbolaria.
- Xabier Etxaniz Rojo (1971-), idazlea.
- Mikel Astarloza (1979-), txirrindularia.
Jaiak [aldatu]
- Ekainaren 24a Donibane, Pasai Donibane
- Ekainaren 29a Kepa Deuna, Pasai San Pedro
- Uztailaren 7a San Fermin, Pasai Antxo
- Uztailaren 16a Karmenak, Trintxerpe
. Uztailaren 25-27-- san Inazioak - Doniibane
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Pasaiako Udala - Mugak (azken kontsulta: 2007-12-31) (Euskaraz)
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Pasaiako udal webgunea
- (Euskaraz)Pasaiako albistegia "Oarsoaldeko Hitza"n
- (Gaztelaniaz)"PasaiaBai" bloga
- (Euskaraz) Oiartzun ibaia
- Pasaiaren biziberritzeari buruzko erreportajea Argia aldizkarian.
| Pasaiako barrutiak | ||
|---|---|---|
|
|||||||
|
|||||||
