Cornelis Johannes van Houten

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cornelis Johannes van Houten (Haga, 1920-2002ko abuztuak 24) herbeheretar astronomo bat izan zen, batzuetan Kees van Houten deitua.

Bere karrera guztia Leidengo Unibertsitatean eman zuen, 1954tik 1956 arteko epe laburrean izan ezik Yerkes Behatokian ikerketa laguntzaile bezala. Bere lizentziatura 1940an lortu zuen, baina Bigarren Mundu Gerrak bere ikasketak geldiarazi zituen, eta gerra amaitu ondoren, 1952an lortu zuen doktoretza.

Bere lankide zen Ingrid Groeneveld astronomoarekin ezkondu zen (Ingrid van Houten-Groeneveld bihurtu zena) eta elkarrekin asteroideenganako interesa piztu zitzaien. Karel izeneko seme bat izan zuten.

Ingridekin lan taldea osatu zuten Tom Gehrelsek, Lewis Dalyk eta Bernhard Schmidtek, hauekin milaka asteroide aurkitu zituztelarik. Tom Gehrelsek zeruaren azterketa bat egin zuen 48 hatzbeteko Schmidt teleskopioarekin Palomar Behatokian.

Aurkitutako propietate estatistikoengatik, asteroideak zenbait "familia"tan banatzen zirela aurkitu zen.

Gertuko izar bitarren abiadura erradialak ere ikertu zituen. Ez zen sekula erretiratu baizik eta aktibo egon zela asteroideei eta izar bitar itzaltzaileei buruzko artikuluak argitaratuz hil zen arte.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak