Cosenza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cosenza

Cosenza
Estatua ItaliaItalia
Probintzia Cosenza
Koordenatuak

39°18′N 16°15′E / 39.300°N 16.250°E / 39.300; 16.250Koordenatuak: 39°18′N 16°15′E / 39.300°N 16.250°E / 39.300; 16.250

Cosenza non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Cosenza
Eremua 37 km²
Garaiera 238 m
Posta kodea 87100
Biztanleria 69.727 bizt. (2009)
Dentsitatea 1.884,51 bizt./km²
Telefono aurrizkia 0984
http://www.comune.cosenza.it/

Cosenza (erromatarren antzinako Consentia) Italiako hiri bat da, izen bereko Cosenza probintziako hiriburua, Calabria eskualdean. Hirian 69.727 biztanle daude, eta hiri-inguruan 260.000 biztanle.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cratis eta Busento ibaiek bat egiten duten lekuan dago Cosenza hiria; esaten dutenez, bisigodoen Alariko I.a erregea 410. urtean lurperatu zuten lekuan.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akademia Cosentina famatuaren egoitza Cosenza hirian dago. Alessandro Sicilia olerkari garaikidea ere hirikoa da.

Kultura Ondarea Zaharberritzeko Laborategiaren Erakusketa Iraunkorra daukate.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cosenzako espezialitateak dira cuddrurieddri-ak, turdiddri-ak, fusilli-ak, eta frijitutako patatak eta pipareddre-ak.

Gaur egun Cosenzakoa den Donnici herrian Donnici doc e dop ardo ospetsua ekoizten dute.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza- eta industria-gunea da. Besteak beste, eraikuntzarako zurgintza-fabrikak daude, altzarigintza eta ehungintza ere badago.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cosenzako gune historikoa ikustekoa da. Besteak beste, Hamahiru kanaleko Iturrian Silatik datorren ura irteten da. Beste monumentu ikusgarri batzuk: Kultura Etxea, 1100. urteko Cosenzako Duomoa, Svevo Gaztelua, Liburutegi Nazionala, San Gaetano komentua eta eliza, San Domeniko komentua eta eliza, Arnone Jauregia (gaur egun, museo bihurtuta).

Gainera, aldi askotako beste hainbat museo, eliza, komentu, santutegi, jauregi, gaztelu, merkatu, eraikin, etxe, teatro, plaza eta abar ere ikustekoak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria jatorriz K.a. IV. mendekoa da: bruziarrentzat garrantzi estrategikoa zuenez, Cosenza euren hiriburua izan zen; K.a. 356. urtean Consentia izena zuen hiriak. Lukaniarrekin hitzarmena egin zuten, herri bien artean aurrerantzean elkarlana sustatuz. Sasoi hartan Consentiak harresia zeukan, eta lurralde zabal bateko hiriburua zen.

Gerora, hainbat herrialde eta agintariren eskutan egon zen: erromatarrak, bisigodoak, bizantziarrak, Germaniako Erromatar Inperio Santua, aragoiarrak, espainiarrak, frantsesak, ingelesak, batzuk aipatzearren.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cosenza Aldatu lotura Wikidatan