Cree hizkuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cree hizkuntza
nēhiyawēwin, nīhithawīwin, nēhinawēwin, ᓀᐦᐃᔭᐍᐏᐣ, nehirâmowin, nehilawewin, leluwewn, innu-aimûn, iynu-ayamûn, iyiyiw-iyimiwin
Non mintzatzen den: Kanada Kanada 
Eskualdea: Ipar-mendebaldeko lurraldeak
Hiztunak: 117.410
Hizkuntza familia: Algikoa
 Algonkina
  Erdialdekoa
   Cree hizkuntza
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: cr
ISO 639-2: cre
ISO 639-3: cre

 

Creera[1] edo cree hizkuntza hainbat dialekto amerindiarrek osatzen duten algonkin hizkuntza da. Cree amerindiar herriaren hizkuntza da. Kanadan hiztun ugari ditu, baina Ipar-mendebaldeko lurraldeetan bakarrik da ofiziala.

Dialekto ugari dituenez, hizkuntza honen jatorrizko izenak ugari dira orobat: nēhiyawēwin, nīhithawīwin, nēhinawēwin, ᓀᐦᐃᔭᐍᐏᐣ, nehirâmowin, nehilawewin, leluwewn, innu-aimûn, iynu-ayamûn eta iyiyiw-iyimiwin.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cree hizkuntzaren dialektoak cree etniaren talde bakoitzak hitz egiten duen aldaeraren arabera sailkatzen dira.

Talde etnikoa Dialektoa
Naskapiak Naskapi mintzaira
Attikamekwak Attikamekw mintzaira
Innuak (edo montagnaisak) Innuera
James badiako creeak James badiako cree mintzaira
Mooseko creeak Mooseko cree mintzaira
Zingiretako creeak Zingiretako cree mintzaira
Basoetako creeak Basoetako cree mintzaira
Ordokietako creeak Ordokietako cree mintzaira

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cree hizkuntza Aldatu lotura Wikidatan