Dialekto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dialektoa edo hizkelgia hizkuntza baten aldaera da, sistema fonetiko, lexiko eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak dituena, eta lurralde mugatu batean mintzatzen dena. Zenbaitetan, hizkuntzalaritzatik kanpora, gizarte-prestigioko arrazoiak direla tarteko, dialektoa "hizkuntza baino maila apalagoa duen mintzaira" dela jotzen da.

Dialektoaren eta hizkuntzaren arteko banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza baten eta dialekto baten arteko ezberdintasuna ez da argia.

Alde batetik, arrazoi linguistikoak daude. Ikuspegi honen arabera, hizkuntza batetik edota hizkuntza-talde batetik datorren hizkera izango da dialektoa. Horrela, gaztelania, italiera, galiziera, errumaniera, etab. latinaren dialektoak dira, adibidez.

Historikoki, baina, dialekto hitza hizkuntza bat gutxiesteko erabili den terminoa da. Dialekto, hortaz, gizarte onespenik gabeko hizkuntzei deitu izan zaie (asturiera, aragoiera, frankoprovenzera, etab.ekin gertatu bezala). Hizkuntza gutxitu gehienek pairatu izan dute edo oraindik pairatzen dute egoera hori.

Bestetik, askotan arrazoi politikoak direla medio, dialekto bat hizkuntza bilakatu da, eta alderantziz. Serbokroazieraren dialekto izan dira kroaziera, serbiera, edo bosniera urte askoan, baina hizkuntza talde horien herrialde bakoitzak independentzia lortu zuenetik hizkuntza bihurtu dira, arrazoi politikoen indarra agerian utziz. Egoeraren argigarri, serbieraren eta kroazieraren ia desberdintasun bakarra alfabetoa da, kroazierak latindarra darabilen bitartean serbierak zirilikoa baitarabil.

Max Weinreich hizkuntzalariak hau dio: "Hizkuntza bat, armada duen dialekto bat da". Hizkuntza eta dialektoaren arteko banaketa, beraz, politikoa da linguistikoa baino.

Euskararen dialektoei euskalki deritzaie.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zabaltza, Xabier (2006): Una historia de las lenguas y los nacionalismos, Bartzelona: Gedisa.


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.