Cristóbal Morales
Wikipedia(e)tik
Cristóbal Morales espainiar musikagilea izan zen (Sevilla, 1500 - Malaga, 1553). 1526-1530 urteetan Avilako katedraleko kapera-maisu izan zen. 1535-1545 urteetan Aita Santuaren koruko kantaria izan zen Erroman, eta 1551-1553 urteetan Malagako katedraleko kapera-maisu. Aurretik, 1495. urtean, Toledoko katedraleko musika-zuzendari izendatu zuten. Mezak, deitore-eresiak, Magnificatak, moteteak, ereserkiak eta bestelako elizako musika-lanak idatzi zuen. Elizako polifoniaren maisu ziren Victoria eta Palestrinaren pareko jarri zuten bere herrikide eta garaikideek, eta polifonia-eskolako lehen maisu nagusitzat hartua izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.