Dagon (kontakizun laburra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dagon (kontakizun laburra)
Jatorria
Egilea(k)Howard Phillips Lovecraft
Sorrera-urtea1917
Argitaratze-data1919
IzenburuaDagon
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko literatura, science fiction short story (en) Itzuli eta Ipuina
Hizkuntzaingelesa
TelesailaCthulhuren mitoa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Dagon, H. P. Lovecraft estatubatuarrak idatzitako beldurrezko kontakizun labur bat da. 1917ko uztailean idatzi eta 1919ko azaroan The Vagrant aldizkarian lehenbizikoz argitaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Narratzailea Lehen Mundu Gerran zehar jazotako gertaera batez mintzatzen da, honetan morfinaren kontsumoan kontsolamendua hartuko du: preso zegoen alemaniar gerraontzi batetik ihes egin eta txalupa batean itsasoan noraezean dagoela, lo hartu, eta lokatz beltzezko uharte batean amaituko du, hain handia, jada itsasoa ikusten ez dela.

Uhartea arakatzen ari dela, monolito erraldoi bat eta ur-purrustada bat topatuko ditu, azken honetatik bapatean Dagon irtengo da. Protagonistak ihes egiten eta txalupan guztiz beldurturik itsasoratuko da. Estatubatuar itsasontzi batek erreskatatuko du baina jada munstroaren itxura beldurgarriak ez du bere subkonszientea lagako.

Jada etxean dela, bere buruaz beste egitea erabakiko du, baina orduan kontakizuna esaldi honekin amaituko da:

« "Atearen soinua entzuten dut, gorputz erraldoi eta irristakor bat haren aurka talka egingo baluke bezala. Ez nau atzemango. Ene Jainkoa, esku hori! Lehioa! Lehioa!" »