Daltondarrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezkerretik eskuinera: Bill Power, Bob Dalton, Grat Dalton eta Dick Broadwell-en gorpuak 1892an.

Danltondarrak, Daltondarren Taldea edo Dalton Anaiak 1890-1892 bitartean Mendebalde Urrunean ospetsu bilakatu ziren gaizkile talde bat izan zen. Banku eta trenen lapurketak espezializatuak edo trebatuak zeuden. Jesse James bidelapurrekin batera aritu ziren Younger anaien senideak ziren, halere Daltondarren ekintzak haietatik independienteak izan ziren eta James-Younger taldeak baino beranduago jardun zuten. Dalton familiak Missouri estatuko Jackson konderria jatorria zuen.

Daltondarren taldea honako anaiek osatu zuten: Gratton "Grat" Dalton (1861-1892), Bob Dalton (1869-1892) eta Emmett Dalton (1871-1937). Laugarren anai bat ere bazegoen, William "M. "Bill" Dalton (1866-1894), baina hau Butch Cassidyren Talde Basatiko kide izan zen, bai eta aurretik polizia gisa ari zela erail zuten Frank Dalton izeneko bosgarren anai bat ere.

1892ko urriaren 5ean Kansas estatuan dagoen Coffeyville udalerriko C.M. Condon & Company's Bank eta First National Bank bankuak lapurtzen ari zirela, bertako herritarrek ezagutu eta tirokatu egin zituzten. Taldeko kideak ihesi hasi zirenean herritarrek tiroz Grat Dalton, Bob Dalton, Dick Broadwell eta Bill Powers hil zituzten. Emmett Daltonek 23 tiro zauri jaso arren, bizirik ateratzea lortu zuen, bizi guztirako espetxe zigorra eman zioten. Halere, 14 urte espetxean egon ondoren barkamena eman zioten eta kalera atera zen. Ehorztetxe batean lan egin zuen, idazlea eta aktorea ere izan zen, azkenik 1937an 66 urterekin zendu zelarik.

Taldetik libre gelditu ziren Bill Doolin, «Bitter Creek» Newcomb eta Charlie Pierce izan ziren, baina hauek ez zuten Coffeyville udalerriko lapurketa egun hartan parte hartu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]