Kansas
|
Kansas |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Ezizena: The Sunflower State (Eguzki lore Estatua) | |||
| Goiburua: Ad astra per aspera | |||
| Hiriburua | Topeka | ||
| Hiri handiena | Wichita | ||
| Eremua | 213.096 km² | ||
| Biztanleria | 2.775.997 (2008) | ||
| Dentsitatea | 12,7 bizt / km² | ||
| Gobernadorea | Sam Brownback (R) | ||
| Senatariak | Pat Roberts (R) Jerry Moran (R) |
||
| Laburdura ISO 3166-2 |
Kas. US-KS |
||
| www.kansas.gov | |||
Kansas Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatua. Hiriburua Topeka du baina hiri garrantzitsuena Wichita. Guztira 2.7 milioi biztanle inguru ditu estatuak.
Mugak: iparraldean Nebraska, hegoaldean Oklahoma, mendebalean Colorado eta ekialdean Missouri.
Eduki-taula |
Orografia [aldatu]
Belardietatik ordokietarako igarobidean dago; ekialdetik mendebalera pixkanaka igotzen den zabaldia da. Kansas ibaiaren adarrak igarotzen dira iparraldetik, eta Arkansas ibaiarenak hegoaldetik.
Klima [aldatu]
Kontinentekoa da; alde handiak daude udako eguraldiaren eta negukoaren artean. Euri kopurua ere oso desberdina da: urteko 500 mm mendebalean, eta 1.000 mm ekialdean.
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritzan oinarritzen da batez ere. Kansas da Estatu Batuetako gari ekoizle nagusia. Gariaz gainera, artoa, oloa eta patatak lantzen dira. Petrolio eta gas natural hobi garrantzitsuak daude. Kimika, janari eta beira industria.
Historia [aldatu]
Francisco Vazquez de Coronadok esploratu zuen Kansas lehen aldiz, 1541ean. 1682an Louisiana frantsesarekin batu zuen Cavalier de la Sallek. 1803an Napoleonek Estatu Batuei saldu zien Kansas Louisianarekin batera. Kolonoen igarobidea izan zen mendebalerako bidean. 1861ean Batasunaren estatu bihurtu zen. Burdinbidea iristean hasi zen ekonomia sendotzen.
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- Charlie Parker (1920-1955), jazz musikaria eta saxofoi-jolea.
|
||||||||||||||||
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.