Dan Bricklin
Wikipedia(e)tik
Daniel Singer "Dan" Bricklin (Filadelfia, AEB, 1951 -) estatubatuar informatikaria da.
[aldatu] Biografia
1978an, kalkulu-orri konplexuak egiteko VisiCalc programa asmatu zuen. Programa horrek sekulako arrakasta izan zuen, besteak beste, Apple ordenagailuetan erabiltzeko prestatuta zegoelako. Digital Equipment Corporation enpresan lan egin du, eta Lotus etxearen aholkularia ere izan da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.