Daniel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:02, 16 ekaina 2014
Daniel lehoien zuloan irudikatzen duen koadroa, Briton Rivière (1890)

Daniel (hebreeraz: דָּנִיּאֵל Dāniyyêl, «Jaungoikoa nire epailea da»; arabieraz: دانيال) (K. a. VI. mendea) Israelgo lau profeta nagusietako bat izan zen, Itun Zaharraren arabera.

Judaren leinukoa zen. Nabukodonosorren ametsak eta Belsasarren oturuntzako hitzak interpretatu zituen. Lehoien zulora kondenatu zuten, baina zauririk gabe atera zen, Jainkoaren laguntzari esker. Izen bereko liburua, Danielen Liburua, jatorriz igarleari egotzi zaiona, egile ezezagunarena da, eta K. a. 165. urte inguruan idatzi zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Aldatu lotura Wikidatan