Darkman

Wikipedia, Entziklopedia askea

Darkman 1990eko Sam Raimi estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako akziozko superheroi film bat da. Liam Neeson, Frances McDormand, Colin Friels eta Larry Drake aktoreek antzeztu zuten.

The Shadow edo Batman superheroien filmak burutzeko eskubideak bereganatu ezin izan zituenez, Raimik bere berezko superheroi bat sortzea erabaki zuen, honela inori eskubiderik ordaindu beharrik ez eta nahierako superheroi filma burutu asmoz, honenbestez Darkman superheroia sortu zuen.

Bi jarraipen izan zituen: Darkman II: The Return of Durant (1995() eta Darkman III: Die Darkman Die (1996). Filma estreinatu ondoren beragan oinarritutako komikia eta bideojokoa ere merkaturatu ziren. Urteen poderioz kultuzko filma bilakatu da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Giza larruazal sintetikoa ekoiztea ahalbideratzen duen formula topatu berri duen Peyton Westlake zientzialariak (Liam Neeson) bere aurkako atentatua jasango du. Jende guztiak hiltzat jo arren, bizirautea lortu eta bere aurkikuntzari esker zeharo desitxuratua gelditu zaion aurpegia berregingo du. Bere teknika berriaren efektuek ehun minutu bakarrik irauten dute, Un científico que ha encontrado la fórmula para la fabricación de piel humana sintética es víctima de un atentado. Aunque todo el mundo lo da por muerto, baina nahi duen itxurako aurpegi oro sorrarazteko ahalmena ematen diotenez, bere bizitza suntsitu duten horietaz mendekatzeko baliabide izango zaio.

Aktoreak

Soinu banda

  1. "Main Titles" – 1:37
  2. "Woe, the Darkman...Woe!" – 6:09
  3. "Rebuilding/Failure" – 3:16
  4. "Love Theme" – 0:56
  5. "Julie Transforms" – 1:11
  6. "Rage/Peppy Science" – 1:37
  7. "Creating Pauley" – 3:19
  8. "Double Durante" – 1:50
  9. "The Plot Unfolds (Dancing Freak)" – 7:01
  10. "Carnival from Hell" – 3:16
  11. "Julie Discovers Darkman" – 1:59
  12. "High Steel" – 4:19
  13. "Finale/End Credits" – 3:39

Kanpo loturak