Liam Neeson
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | William John Neeson | |
| Jaio | 1952ko ekainaren 7 | |
Antrimeko konderria (Ipar Irlanda) |
||
| Lan nabarmenenak | Schindler's List Rob Roy |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
William John "Liam" Neeson (Ballymena, 1952ko ekainaren 7a), Irlandako aktorea da. Nazionalitate irlandarra zein britainiarra ditu.
Familia katoliko xume batean jaioa, boxeolari izan zen gaztetan. Gero, boxeoa utzi, eta ikasten hasi zen, Queen Unibertsitatean hasieran eta Arte Dramatikoko Akademian gero. Antzerkian, antzezlan txikiak egiten jardun zuen, harik eta Dublinera joan eta John Boormanen Excalibur filmarekin zineman debutatu zuen arte. Gero, Londresera itzuli zen antzerkia egitera, baina Hollywoodera joatea erabaki zuen 1987an. Hango hasierak ez ziren batere errazak izan, baina emaztetzat hartu zuen Natasha Richardsonek aukera eskaini zion Broadwayko Anna Christie antzezlanean lan egiteko. Poeta desagertuen kluba filmeko protagonista izatea lortu ez bazuen ere, ospe handia eman zion Steven Spielbergen Schindlerren zerrenda (1993) filmeko protagonista izateak. Ez zuen, halere, Oscar saririk lortu. Neesonek antzeztutako beste film batzuk hauek dira: The good mother (1988), Husbands and wives (1992), Nell (1994), Before and after (1995), Michael Collins (1996), Les Misérables (1998), Star Wars Episode I: The Phantom Menace (1999) eta Star Wars Episode II: Attack of the Clones (2002).
Filmagintza [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ "Smithsonian Institution", retrieved October 17, 2010
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.