Datil palmondo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Datil palmondoa
Datil palmondoak, Merzouga, Moroko
Datil palmondoak, Merzouga, Moroko


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Liliopsida
Ordena: Arecales
Familia: Arecaceae
Generoa: Phoenix
Espeziea: Phoenix dactylifera
Carolus Linnaeus

Datil palmondoa (Phoenix dactylifera) datilak ematen duen palmondo mota da. Phoenix generoaren barruan hedatuenetarikoa da, nahiz eta beste 15 espezie ere existitzen diren.

Palmondo dioiko bat da, enbor bakarrekoa eta oinarritik adarkatua. 20 metroko altuera du eta 30-40 zentimetroko zabalera. Enborra hildako hostoek estaltzen dute. Hosto hauek pinnatuak dira, 6 edo 7 metroko luzerarekin eta 45 zentimetroko folioloekin. Lore arrak krema kolorekoak dira eta emeak horiak. Fruituak luzekarak dira, arraultz itxurakoak, eta datil izena dute.

Munduko kontzentrazio handiena Elx herrian ematen da, Alacanten. Bertan milioi erdi datil palmondo daude eta dirudienez kartagotarrek landatu zituzten.