Dayton (Ohio)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dayton

Dayton (Ohio)
Izen ofiziala City of Dayton
Estatua Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Estatua Ohio
Koordenatuak

39°45′24″N 84°11′30″W / 39.75667°N 84.19167°W / 39.75667; -84.19167Koordenatuak: 39°45′24″N 84°11′30″W / 39.75667°N 84.19167°W / 39.75667; -84.19167

Dayton (Ohio) non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Dayton (Ohio)
Eremua 147 km²
Garaiera 225 m
Biztanleria 142.148 bizt. (2011)
Dentsitatea 966,99 bizt./km²
http://www.cityofdayton.org/Pages/default.aspx/

Dayton Estatu Batuetako hiria da, Ohio estatuko hego-mendebaldean. Montgomery konderriko hiri nagusi eta handiena da. Esate baterako, 2010. urteko erroldaren arabera, Dayton hirian 141.527 biztanle zeuden, eta metropolialdean, denera 841.502. Beraz, Ohioko laugarren metropolialde handiena da Daytongoa, eta Estatu Batuetan, 61.a.

Hirian landu eta lortu ziren Daytongo Hitzarmenak 1995. urtean, Balkanetako Gerrari amaiera ipintzeko.

Wright anaiak, abiazioan aitzindariak, Daytonen jaio ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dayton, 1870

Dayton kolonoek sortu zuten 1796ko apirilaren 1ean, Ohio Estatu Batuetan sartu (1803) baino zazpi urte lehenago. Hiri-izendapena 1805. urtean egin zuten, "Jonathan Dayton" izenez hasieran, Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa sinatu zuen Independentzia Gerrako kapitainaren omenez.

Daytonek Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen: besteak beste, Nagasakin bota zuten bonba atomikoaren zati batzuk bertan landu zituzten. NCR Corporation-ek ere egoitza izan zuen Daytonen: hegazkin-motorrak eta kodeak deszifratzeko makinak egiten zituzten, esaterako.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dayton hiria Miami ibaiaren ibarrean dago; mugak: Cincinnati, Toledo eta Columbus estatuetako lurrak.

Klima kontinental hezea daukate: uda beroak eta negu hotz eta sikuak izaten dira Daytonen. Jaso duten tenperatura beroena 38,8 °C-koa da, eta hotzena -31,6 °C-koa. Udaberri-udazken sasoian tornadoak izaten dira; eta arrunta da tarteka uholdeak, haizeteak eta ekaitz gogorrak izatea ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dayton (Ohio) Aldatu lotura Wikidatan