Sarajevo
|
Sarajevo |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Сарајево | ||
| Estatua | |||
| Herrialdea | Bosnia-Herzegovinako Federazioa | ||
| Alkatea | Ivo Komšić | ||
| Herritarra | sarajevoar[1] | ||
| Koordenatuak | 43°52′0″N 18°25′0″E / 43.86667°N 18.41667°EKoordenatuak: 43°52′0″N 18°25′0″E / 43.86667°N 18.41667°E | ||
| Eremua | 141,5 km2 | ||
| Garaiera | 518 m | ||
| Biztanleria Metropoli eremua |
321.000 bizt. (2011) 469.400 |
||
| Dentsitatea | 2.268,55 bizt./km² | ||
| http://www.sarajevo.ba/ | |||
Sarajevo[1] (zirilikoz: Сарајево, serbokroazieraz sǎrajɛʋɔ ahoskatua) Bosnia-Herzegovinako hiriburu eta hiri garrantzitsuena da, 450.000 biztanlerekin (1991). Hiriko erdigunea itsasoaren altueratik 511 metrora dago kokatua. Miljacka ibaiaren haranean eta Trebević mendien ondoan dago.
Eduki-taula |
Biztanleak [aldatu]
Biztanleriaren erdia musulmana da, eta kristau (ortodoxoak eta katolikoak) eta judu talde garrantzitsuak bizi dira hirian. Meskitak (Begova Dzamija, 1530; Ali Pasha-ren Mezkita, 1560-1561), musulman eraikinak eta turkiar kutsuko monumentuak eta aldeak gorde ditu hiriak.
Historia [aldatu]
Neolitoko aztarnak (Butmir kultura) aurkitu dira Sarajevo aldean. Erromatarrek inguru haietan eraiki zuten hiri bat (egungo Ilidza hirian). VII. mendean herri eslaviarrak kokatu ziren bertan. XV. mendearen bukaeran, turkiarren inbasioaren ondoren, merkataritza gune garrantzitsu eta musulmanen hiri nagusi bihurtu zen.
XVI. mendean Latinluk auzoa eraiki zuten Dubrovnikeko merkatari kroaziarrek, eta Cifuthani izenekoa Iberiar penintsulatik egotzi zituzten judu sefardiek. XVII. eta XVIII. mendeak latzak izan ziren: 1697an hiria erre zuen Eugenio Savoiako printzeak eta izurriek hil asko eragin zuten biztanleen artean. 1851. urtean turkiarren aurka matxinatu ziren Sarajevoko bosniarrak. 1878an Austria-Hungariako inperioaren barnean geratu ziren Bosnia eta Herzegovina, eta XIX. mendearen bukaeran austriarren aurkako mugimendua zabaldu zen, Mlada Bosna ("Bosnia Gaztea") taldea zela buru.
1914an Sarajevo hirian hil zuen gazte serbiar batek Austriako artxidukea, eta ekintza haren ondorioz hasi zen Lehen Mundu Gerra. 1918an, Jugoslaviako erresuma berrian sartzea erabaki zuen Sarajevoko dietak. Bigarren Mundu Gerraren garaian, borroka latzak izan ziren alde hartan erresistentziaren eta nazien artean. Gerraren ondoren, Bosnia-Herzegovinako errepublikako hiriburu bihurtu zen, eta Jugoslavia berriko kultura hiri nagusietako bat izan zen handik aurrera. 1984. urtean Neguko Olinpiar Jokoak egin ziren han. 1992an, Bosnia-Herzegovinako estatuko hiriburu egin zuten, bosniarrek erreferendumean independentzia aukeratu ondoren, eta hilabete batzuk geroago hasi zen hiria erabateko hondamenera eraman duen gerra.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Sarajevo) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15 | 19 | 25 | 30 | 31 | 33 | 37 | 38 | 34 | 26 | 21 | 17 | ' |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.7 | 5.9 | 10.4 | 15.1 | 20.3 | 23.1 | 25.5 | 25.7 | 22 | 16.5 | 9.7 | 3.5 | 15 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.9 | 1.5 | 5.1 | 9.4 | 14.1 | 17 | 18.9 | 18.5 | 15.1 | 10.4 | 5.3 | 0.3 | 9.6 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -26.2 | -21 | -15 | -6 | -2 | 5 | 6 | 4 | 2 | -2 | -12 | -16 | ' |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.4 | -2.3 | 0.7 | 4.4 | 8.5 | 11.4 | 12.8 | 12.6 | 9.7 | 5.7 | 1.6 | -2.8 | 4.8 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 71.4 | 67 | 70.3 | 73.6 | 81.7 | 91.0 | 80.2 | 70.7 | 70.3 | 77.3 | 94.2 | 84.7 | 932.4 |
| Eguzki orduak | 55.8 | 84.8 | 127.1 | 150.3 | 192.2 | 207 | 257.3 | 238.7 | 186.0 | 148.8 | 81 | 40.3 | 1769.3 |
| Iturria: [2] | |||||||||||||
Mugarri historikoak [aldatu]
- 1914ko ekainaren 28an hiri honetan atentatu esanguratsua izan zen. Gavrilo Princip, Mlada Bosna talde abertzaleko kidea zen. Austrohungariar inperioaren jaraunslea zen Franz Ferdinand artxidukea eta bere emaztea erail zituen Gavrilo Princip-ek. Austriak beraien herriari eragindako min guztia mendekatzeko erail omen zituen. Atentatu hau Lehen Mundu Gerraren detonatzailea izan zen.
- 1984ko Neguko Olinpiar Jokoak ospatu ziren bertan.
- 1991 eta 1995. urteen artean izan zen gerran, indar armatu serbiarrek Sarajevo setiatu zuten. Biztanle kopurua arras urritu zen eta, 1994an, serbiarren etengabeko setio eta eraso hauen ondoren, ekonomia bitartekorik eta oinarrizko azpiegiturarik gabe geratu zen hiria. Berreraiketa gerra amaitu bezain laster hasi zen.
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- Goran Bregovic (1950-), musikaria.
- Emir Kusturica (1954-), zinema zuzendaria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Bosnieraz)(Ingelesez) Sarajevoko Udalaren webgunea
| Artikulu hau Bosnia-Herzegovinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |