De Lijn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
De Lijn enpresaren logoa.
De Lijn enpresako autobusa.

De Lijn edo Vlaamse Vervoermaatschappij "De Lijn" (Flandriako Garraio Elkartea), Belgikako Flandria eskualdeko garraio publikoa kudeatzen duen enpresa da. Autobus eta tranbia zerbitzuak kudeatzen ditu Flandriako hiririk garrantzitsuenetan.

1991. urtean sortu zen Belgikako garraio publiko enpresa SCNV bitan banatzean, batetik De Lijn Flandrian eta bestetik Société Régionale Wallonne du Transport Valonian.

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De Lijn enpresak 547 milioi bidaiari garraiatu zituen 2010ean. Horietatik 208 milioi Anberesko probintzian bakarrik.

Anberesko tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Anberesko tranbia

Anberes eta inguruko gune metropolitarra elkartzen dituen garraiobidea da. 1991tik zerbitzua De Lijn enpresa publikoak kudeatzen du eta guztira 12 linea daude. Horietatik lau, lurpeko ibilbidea dute hiriaren erdigunean Anberesko aurre-metro izenaz ezagutzen dena osatuz.

2010ean tranbiak 120 milioi bidaiari izan zituen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: De Lijn Aldatu lotura Wikidatan


Garraioa Artikulu hau garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.