Dean gaztelua

Koordenatuak: 55°37′23″N 4°29′03″W / 55.6231°N 4.48403°W / 55.6231; -4.48403
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dean gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEkialdeko Ayrshire
Koordenatuak55°37′23″N 4°29′03″W / 55.6231°N 4.48403°W / 55.6231; -4.48403
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1350
Arkitektura
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
LB35884
Kontaktua
HelbideaDean Road, Off Glasgow Road, Kilmarnock KA3 1XB
Webgune ofiziala

Dean gaztelua (ingelesez: Dean Castle) Eskoziako Kilmarnock herrian dagoen gaztelua da, Ekialdeko Ayrshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bannockburneko borrokan haren zerbitzan egoteagatik Roberto I.a Eskoziakoak 1316an lur eremu hau eman zion Sir Robert Boyd zaldunari eta honen semeak dorretxe bat altxatu zuen 1350an. 2-3 metrotako sendoerako hormak zituen eta leiho gutxi eta txikiak. 1460 aldera jauregia eraiki zuten dorrearen inguruan.

1735ean sua sortu zen sukaldean eta gazteluaren sabaia erori egin zen. Boyd familiak orduan alde egin zuen bertatik eta hurrengo mendeetan hondarrak bainoez ziren gelditu bertan. Esku askotatik pasa zen gaztelu hondatua XIX mendearen bukaeran Lord Howard de Walden-ek hartu zuen arte. Honek eraikina berrizteari ekin zion. 1908an dorrea konponduta gelditu zen eta 1946rako jauregi guztia. Atea bera osoki berreraiki zen 1935 eta 1936 artean, XVI mendeko planoak hertsiki jarraituz.

1975ean Eskoziako estatuak eskuratu zuen gaztelua eta inguruko lorategi eta parkeak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorreak lau solairu dauzka.

  • Beheko solairuan: sukaldea eta gartzela.
  • Lehenengo solairuan: Areto handia. Jauntxoaren entretenimendurako eta oturuntzetarako erabiltzen zena. Epaiketak ere bertan egiten ziren.
  • Bigarren solairuan: Jauntxoen logelak, sexu bakoitzarentzako sutondoak eta kapera txiki bat.
  • Hirugarren solairuan: soldadu zaidarien gelak.

Dorreak babes helburu garbia zeukan bezala, jauregia eroso bizitzeko asmoz eraikia izan zen. Honek hiru solairu dauzka:

  • Beheko solairuan: sukaldea.
  • Lehenengo solairuan: oturuntza gela.
  • Bigarren solairuan: familiaren logelak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]