Depresio
- Artikulu hau gaitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Depresio (argipena).
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Depresioa medikuntzan gaixotasun psikiatrikoa da. Era askotako depresioak dauden arren, oro har esan daiteke adoregabezia edo erorialdi-egoera sakona dela, segun eta zein arrazoik sortua izan eta pazientearen egoera pertsonalaren arabera, ordu batzuk edo baita hilabeteak ere iraun ditzakeena.:
Euskadin, lehen mailako asistentziako medikuaren kontsultatik pasatzen diren 5 pazienteetatik batek depresio-koadroa dauka.
[aldatu] Sintomak
Dena ilun ikusten dugu, ez daukagu ezertarako animorik, eta tristura ulertezin batek jota bezala geratzen gara, gure baitan ixtera eta kanpoarekin harremanak moztera irits gaitezkeelarik. Baita negar egiteko gogo etengabeak, etorkizuna modu pesimista edo ezkorrean ikusten da eta bere burua gutxiesten du.
Normalean emakumeak bulnerableagoak dira depresioaren aurrean oro har gizonezkoek baino harreman sozial gutxiago eduki ohi baitituzte. Gaur egun beste adin-talde bat ere hartzen da kontuan depresioaren diagnostikoa ezartzeko orduan, eta harritzekoa badiruri ere, umeek osatzen dute talde hori.
[aldatu] Tratamendua
Depresioari aurre egiteko diagnostiko egokia ezinbestekoa da, depresioarekin batera ager daitezkeen bestelako sintoma edo egoerak (antsietatea, esaterako) oso kontuan hartu behar direlako.
| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Antidepresibo azkarragoak