Deustuko Gazte Lokala
|
||
|---|---|---|
| Herria | Deustu, (Bilbo) | |
| Sorrera - desagertzea | 1991 - ... | |
| Lege egoera | okupatua | |
deustukogazteasanblada@gmail.com |
||
Deustuko Gazte Asanblada Deustoko Luzarra kaleko 1.zenbakian kokatuta dago. Bilboko Okupazio Mugimenduko partaide da, besteak beste, Kukutza III eta Zazpikatu Gaztetxearekin batera.
[aldatu] Historia
Elkarte honen historia orain dela urte batzuk hasi zen, Deustuko gazteentzat asanblada bat sortzea beharrezkoa zela ikusi zenean. Gazte guztiei deialdia egin, eta behin eta berriz bildu ondoren azkenean 1989.urteko Otsailaren 28an Gazte Asanblada sortu zuten helburu batzuk lortu nahian; hauen artean garrantzitsuena kultura alternatibo bat lortu eta eskaintzea zelarik, beti ere eurek autogestionatutakoa. Ideia hauek guztiak abian jartzeko lokal baten beharra ikusi zen eta udalarekin kontaktuan ipini ziren. Hainbat bilera egin ondoren udalak lokal bat konpontzeko konpromisoa hartu zuen, baina alkate aldaketa zela eta konponketa hauek bukatzen zeudelarik promesa guztiak bertan behera geratu ziren. Gauzak nola zeuden ikusirik okupazioa izan zen hauen irteera, beraz, 1991ren Ekainaren 21ean Luzarra kalean zegoen merkatu zaharra okupatu zen, honela sortu zen Deustuko Gazte Lokala.
[aldatu] Egutegia
| Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | Larunbata | Igandea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 20:00tan txalaparta tailerra | 20:00tan eskulanak | 18:00tan Gitarra tailerra eta 20:00tan alboka tailerra | 18:00tan Baratz eta elikadura autogestionatu tailerrak eta 20:00tan Ostegun Soziala (mahi jokoak, eurokaƱa eta zineforua) | X | X | X |