Gaztetxe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gasteizko gaztetxea

Gaztetxea asanblada autogestionatuek (Gazte Asanbladak, gehienbat) herri kultura garatzeko gunea da, oro har okupatua izaten dena.

Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970eko hamarkada amaieran (nahiz eta aurretik esperientziarik izan, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea bezala), Franco hil eta gero gazteria OJEren lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz izan gaztetxerik. Ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran.

Gizarte Zentro Okupatuak deritzate Europako hainbat lekutan, Euskal Herria eta Katalunia salbuespen. Izen osoa, Gizarte Zentro Okupatua Autogestionatuak eta jarraian izen propioa izango litzateke. Antza denez, izen hori Italiatik inportatua izan zen. Katalunian, Casal izena dute.

Horrela, mota askotako tailerrak burutzen dira (musika, pintura, jostura, bizikleten konponketak, Linux eta software librea, dantzak, etab.), kontzertuak (dohain edo oso merkeak beti), bazkari herrikoiak, txapelketak (xake, bertxo, etab.), hitzaldiak, protestak...

Eraikin hauek askotan pertsona fisiko edo juridikoen izenean daude legalki, eta ondorioz, desalojo mehatxuak normalak dira. Batzuetan, indarra erabiliz, Iruñeko Euskal Jai Gaztetxea edota Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo eta Errekalde auzoko Kukutza Gaztetxearen desalojoak kasu.

Eduki-taula

[aldatu] Gaztetxe ezberdinak

[aldatu] Arabako gaztetxeak

[aldatu] Bizkaiko gaztetxeak

[aldatu] Gipuzkoako gaztetxeak

Alegiako gaztetxea

[aldatu] Lapurdiko gaztetxeak

[aldatu] Nafarroako gaztetxeak

Lipdub - 20 seinale - Altsasu.ogv
Altsasuko gaztetxearen 20. urteurrena ospatzen

[aldatu] Nafarroa Behereko gaztetxeak

[aldatu] Xiberuko gaztetxeak

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gaztetxe
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak