Diario de Burgos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diario de Burgos
Motaegunkari
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaBurgos, Gaztela eta Leon
Gai nagusiaInformazio orokorra
Banaketa
MaiztasunaEgunero
Historia
SortzaileaJuan Albarellos Berroeta (en) Itzuli
ZuzendariaÁlvaro Melcón
Editore-buruaPromecal
Identifikadoreak
ISSN1576-5261

www.diariodeburgos.es
Twitter: diariodeburgos Edit the value on Wikidata

Diario de Burgos egunkari espainiarra da. Ordainpekoa eta egunerokoa da. Gaztela eta Leongo (Espainia) Burgosko probintziari dagokio haren hedapen-eremua. Burgosen du egoitza eta Promecal (Promotora de Medios de Castilla y León) da egunkariaren editorea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1891ko apirilaren 1ean, asteazkena, 1.go alea kaleratu zen Burgos hirian. Egunkariaren sustatzaile eta sortzaileak Juan Albarellos Berroeta[1] idazle, kazetari eta abokatu burgostarra eta Juan García Rubio[2] Burgosko Auzitegiko Salako idazkaria izan ziren. Egunkariko lehen zenbakiak pezetaren bost zentimo balio zuen.

Gaur egun egunkariaren zuzendaria Álvaro Melcón[3] da.

2015ean, Burgosko Udaleko Gobernu Batzordeak erabaki zuen plaza bati "El Diario de Burgos" egunkariaren izena ematea. Laserna pasealekuaren eta Guadalhorceko kondearen etorbidearen elkargunean kokatutako biribilgune bat da.

Map

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkaria espainiarra eta jeneralista da. Aztertzen diren gaiak, gehienbat, orokorrak dira; hau da, Burgosko probintzian edo Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoan sortzen den edozein gai mota. Horretaz gain, estatu edo nazioarte mailako albisteetan gehiago zentratzen diren atalak ere baditu. Web edizioan[4] egunkariko edukiak hainbat ataletan bana daitezke:

Burgos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan Burgosekin oro har edo hiriburuarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.

Provincia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan Burgosko probintziarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.

Región[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan Burgos kokatuta dagoen eskualdearekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira, hau da, Gaztela eta Leoni buruzkoak.

España[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan gai nazionalak jorratzen dira, Espainia osokoak.

Mundo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan mundu osoko gaiak jorratzen dira.

Deportes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan kirolak jorratzen dira. Burgos probintziaren barruan egiten diren kirolen inguruan hitz egiten da, baina, atal honetan, gainerako kirol nazionalari edo nazioartekoari ere ematen zaio garrantzia.

Opinión[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkariko atal hau iritzikoa da. Bertan, hainbat pertsonak hainbat gairi buruz duten iritzia ematen dute. "Eguneko iritziak" daude, eta, gainera, gertuko iritziak eta kolaboratzaileen iritziak.

Galerias[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galerietan multimedia eduki desberdinak gordetzen dira. Argazkiak, bideoak, eta abar.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diario de Burgos sortu zenetik gaur egun arte, zuzendari hauek izan ditu.

Enpresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkarian, Burgosko probintzia osoan zehar banatutako hainbat delegazio eta edizio daude.[6] Briviescako delegazioa, Merindadeen delegazioa, Erriberako edizioa (Aranda de Dueron dagoena) eta Miranda Ebroko edizioak.

Gainera, Miranda Ebron beste egunkari bat dago, "El Diario de Burgos" -ek kudeatua. Diario de Miranda du izena.

2000. urteaz geroztik PROMECAL (Promotora de Medios de Castilla y León) enpresa-taldearen jabetzakoa da. Méndez familiak dauka horren jabetza. Talde honek beste egunkari batzuk ere baditu:[7] La Tribuna De Albacete, Diario de Ávila, La Tribuna de Ciudad Real, Diario Palentino, La Tribuna de Puertollano, El Adelantado de Segovia, La Tribuna de Talavera, La Tribuna de Toledo, El Día de Valladolid. Baita hainbat telebista-kanal eta irrati-kate eta tokiko komunikazioko eta multimedia-zerbitzuetako zenbait enpresa ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sanz Hernando, Clara. La Voz de Castilla, el periódico de la prensa del Movimiento en Burgos (1945-1976). Universidad de Burgos (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  2. Gila Medina, Lázaro. (2017). «Un cuadro inédito del Cristo de Burgos en México: el de Juan de Villalobos de la parroquia de San Pablo Apetatitlán (Tlaxcala)» Laboratorio de Arte (29): 413–434.  doi:10.12795/la.2017.i29.22. ISSN 1130-5762. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  3. (Gaztelaniaz) Burgos, Diario de. (2019-12-04). «Álvaro Melcón asume la dirección de Diario de Burgos» Diario de Burgos (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  4. (Gaztelaniaz) Burgos, Diario de. (0001-01-01). «Diario de Burgos. Noticias de Burgos y provincia | diariodeburgos.es» Diario de Burgos (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  5. (Gaztelaniaz) Cultura, Foro de la. (2016-07-11). «Raúl Briongos • Foro de la Cultura» Foro de la Cultura (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  6. (Gaztelaniaz) Burgos, Diario de. (0001-01-01). «Diario de Burgos» Diario de Burgos (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  7. (Gaztelaniaz) «DIARIO DE BURGOS -Historia y Fundación-» Burgospedia, la enciclopedia del conocimiento burgalés 2011-04-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]