Diary Sow

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diary Sow
Bizitza
JaiotzaMbour2000ko irailaren 17a (23 urte)
Herrialdea Senegal
Hezkuntza
HeziketaLycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
(2019 -
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Facebook: diary.sow.auteure LinkedIn: diary-sow-798653192 Edit the value on Wikidata

Diary Sow (Mbour, 2000ko irailaren 17a) senegaldar eleberrigilea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senegalgo Mbour hirian jaio zen[1]. Haren aita gozogilea da[1], eta aitabitxia Serigne Mbaye Thiam politikaria[2].

Mbourko Keur Madior ikastetxean ikasi zuen[3] eta gero Diourbel hiriko lizeo zientifikoan[4][5]. 2017an Miss Sciences izendatu zuten[6], eta 2018an eta 2019an Ikasle onena Senegalgo Lehiaketa Orokorrean[1][2][7].

2019ko irailean, Parisko Louis-le-Grand lizeoko prestakuntza zientifikoko klasean ikasten hasi zen[1].

2020an, 20 urte zituela, lehen eleberria argitaratu zuen, Sous le visage d'un ange izenekoa[1].

2022tik aurrera, ingeniaritza ikasten du École centrale Parisen.

Desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urtarrilaren 4an, beste ikasleak oporretatik itzuli zirenean, ez zen klasetan agertu[2]. Poliziak ikerketa bat ireki zuen[2]. Albistea panafrikar[8], frantziar[2][6], britainiar[9], estatubatuar[10][11] eta espainiar[12] prentsan zabaldu zen eta Twitter, Parisko diaspora senegaldarra eta Senegalgo agintariak mobilizatu zituen[2][12].

Bi aste geroago berriro agertu zen[12], lehenik Serigne Mbaye Thiami albisteak emanez, atsedenaldi bat behar zuela eta ez zuela inolako presiorik jasan adieraziz[9]. Ondoren, ihes egiten duen neska bati buruzko liburu berriaren inguruko bideoa argitaratu zuen Instagramen[13].

2021eko azaroaren 4an, Je pars eleberria argitaratu zuen[14][15][16].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sous le visage d'un ange (2020)
  • Je pars (2021)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Frantsesez) Faivre Le Cadre, Anne-Sophie. «A Malicounda, village natal de l'étudiante Diary Sow, on ne «croit pas une seconde» à une disparition volontaire» Libération 2021-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  2. a b c d e f (Frantsesez) Breton, Lola. «Enquête ouverte à Paris pour retrouver l’étudiante Diary Sow» Libération 2021-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  3. (Frantsesez) «Disparition de Diary Sow: les inquiétudes et les interrogations persistent» RFI 2021-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  4. (Frantsesez) «Diary SOW, meilleure élève du Sénégal : " Il faudra que je fasse la génétique, la biologie, l'ingénierie, l'intelligence artificielle"» Ndar Info 2019-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  5. (Frantsesez) «Concours géneral 2019 : Mlle Diary Sow au sommet!» Dacaractu 2019-07-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  6. a b (Frantsesez) Kessous, Mustapha. «A Paris, l’inquiétante disparition de Diary Sow, la « meilleure élève » du Sénégal» Le Monde 2021-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  7. (Frantsesez) Tine, Mbissane. «Portrait : Diary Sow, un génie hors pair !» Senegal7 2019-08-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  8. (Frantsesez) Faivre Le Cadre, Anne-Sophie. «Sénégal : Diary Sow, l’hypothèse de la fugue» Jeune Afrique 2021-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  9. a b (Ingelesez) «Diary Sow: Talented Senegal student 'sorry' after disappearing in France» BBC News 2021-01-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-14) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  10. (Ingelesez) Paquette, Danielle; Tall, Borso. «Senegal’s ‘best student’ disappeared in France. She didn’t run away, mother says» The Washington Post 2021-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  11. (Ingelesez) Breeden, Aurelien; Maclean, Ruth. «Senegalese Student Missing in Paris Is Said to Be Safe, but Questions Abound» The New York Times 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  12. a b c (Gaztelaniaz) Bajo Erro, Carlos. «Desaparecida: ¿Dónde está la alumna más brillante de Senegal?» El País 2021-01-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  13. (Ingelesez) Paquette, Danielle; Tall, Borso. «Diary Sow disappeared in France. She’s back with a new book about a girl who ran away» The Washington Post 2021-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  14. (Frantsesez) «Littérature : Diary Sow publie un roman sur son expérience» Le Quotidien 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  15. (Frantsesez) «« Je pars »: Diary Sow publie un nouveau roman inspiré de son histoire» Dakarposte 2021-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  16. (Frantsesez) «Diary Sow, l'étudiante sénégalaise qui avait disparu l'an dernier, publie un roman sur son expérience» Le Figaro 2021-09-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]