Die Toten Hosen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Die Toten Hosen
abeslaria
abeslaria
Datuak
Jatorria Düsseldorf (Alemania)
Musika mota Punka
Urteak 1982 - gaur egun
Diskoetxeak Jochens kleine Plattenfirma
Webgunea dietotenhosen.de
Taldekideak
Campino (Andreas Frege)
Andi (Andreas Meurer)
Breiti (Michael Breitkopf)
Kuddel (Andreas von Holst)
Vom (Stephen George Ritchie)

Die Toten Hosen (alemanieraz Hildako Prakak) Düsseldorfen sortutako punk musika taldea da. Alemanieraz abestuta, hamarkadetan zehar arrakasta lortu dute Alemanian. Hogei urte baino gehiagoko bizitzan, taldearen kantak umoretsu eta zentzurik gabe izatetik seriotasunera igaro dira, auzi politikoei, arrazakeria esaterako, erreparatuta.

Lehenengo singlea "Wir sind bereit" (Prest gaude) 1982an plazaratu zuten, eta estreinako albuma, "Opel-Gang", hurrengo urtean. Garai horretan doan jotzen omen zuten, baldin eta alkohol hornidura aski bazuten eta, zerbait apurtzekotan, ordaintzeko beharrik ez bazuten.

Milagarren kontzertuan, Düsseldorfen 1997ko ekainaren 28an emana, 60.000 zale baino gehiago bildu ziren. Rieke Lax neska holandarra zendu zen publikoan. Segurtasunak kanta lasaiak abes zitzaten eskatu behar izan zien entzuleria ez beldurtzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Die Toten Hosen Aldatu lotura Wikidatan