Diskalkulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Diskalkulia kontzeptu matematikoak ikasi eta baliatzeko ikaskuntza gaigabezia da. Arazo hau jasaten dutenek ez dituzte, besteak beste, kopuruak, eragiketa aritmetikoak, ordularien interpretazioa eta, oro har, zenbaki eta zenbakizko prozesuak behar bezala burutzen. Askotan, diskalkulia jasaten duten pertsonek adimen koefiziente normala dute eta euren nahastea arlo matematikora mugatzen da.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zenbakiekin arazoak, zeinuekin nahastea +, -, / eta *, edo zenbakien transposizioa.
  • Buru kalkulua, norabideak eta zeinuekin arazoak dituzte.
  • Denbora eta norabideekin arazoak.
  • Kontzeptu abstraktuak, formulak eta sekuentziak ulertzeko eta gogoratzeko arazoak.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzaren lehenengo mailetan hauteman daiteke diskalkulia. Horretarako zenbakien idazkera zuzena eta zenbakien seriazioa behar bezala egiten diren behatu behar da. Maila altuagoetan haurrak arrazonamendu arazoak dituzte eta buruketak egiteko zailtasunak dauzkate. Irakurketa eta idazketa arazoak dauden ere aztertu behar da.

Diskalkulia eta akalkuliaren arteko ezberdintasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskalkulia ikaskuntza-arazoa den bitartean, akalkulia kalkulurako erabateko ezintasuna da eta haurrak ezin izango ditu kontzeptu matematikoak bereganatu inolaz ere, garuneko arazoak direla eta. Diskalkulian berriz ikaskuntza-arazoa da jatorria eta tresna egokiak erabiliz gainditu egin daiteke.

Akalkulia mota bi bereizi ohi da:

  • lehen mailako akalkulia, non gehitutako hizkuntza nahasterik ez dagoen, kalkulua baita kaltetuta dagoen arlo bakarra;
  • bigarren mailako akalkulia, hizkuntzarekin zerikusia daukaten beste elementu batzuk kaltetuta daude, gaitasun espaziala, ikusmen gaitasuna…

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikasleak arazo matematikoa bistaratu behar du, eta horretarako denbora eman behar zaio.
  • Buru kalkulua eta arrazonamendu bisuala garatzeko estrategia kognitiboak eman behar zaizkio
  • Ikasleak ariketa irakurri behar du eta irakurtzen duena entzun.
  • Eguneroko bizitzan agertzen diren arazo matematikoak planteatu eta konpontzen lagundu.
  • Emandako fitxak ezin dituzte gauza asko izan bestela bisualki blokeatu egiten da.
  • Gauzak behin eta berriro errepikatu behar dira, horretarako musikaz eta erritmoaz baliatu gaitezke.
  • Ez da komenigarria irakasleak ikasleari oihu egin edo errukia sentitzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diskalkulia Aldatu lotura Wikidatan
  • Adams & Hitch (1997). Working memory and children's mental addition. Journal of Experimental Child Psychology, 67, 21-38.
  • Geary (1993). Mathematical disabilities: cognition, neuropsychological and genetic components. Psychological Bulletin, 114, 345-362.
  • Butterworth, Brian. "Dyscalculia Guidance: Helping Pupils With Specific Learning Difficulties in Maths." (David Fulton Pub, 2004, ISBN 0-7087-1152-9)
  • Chinn, Steve. "The Trouble with Maths: A Practical Guide to Helping Learners with Numeracy Difficulties." (RoutledgeFalmer, 2004, ISBN 0-415-32498-X)
  • Attwood, Tony. "Dyscalculia in Schools: What It Is and What You Can Do." (First and Best in Education Ltd, 2002, ISBN 1-86083-614-3)
  • Abeel, Samantha. "My Thirteenth Winter." (Orchard Books, 2003, ISBN 0-439-33904-9)


Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz) Diskalkulia pedagogia (Gaztelaniaz) Diskalkulia (Gaztelaniaz) Diskalkulia