Dougong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dougong koloretsua Sagami tenplua deiturikoan.
Taiwango Antzoki Nazionala.

Dougong (txineraz: 斗拱; pinyinez: dǒugǒng) zurezko bi mentsulen elkargunetik sortzen den elementu estruktural bakarra da. Txinatar, japoniar eta korear arkitektura tradizionaleko elementu bereizgarrienetako bat da.

Dougongaren erabilera, Asian agertu zen lehen aldiz kristau aroaren aurreko eraikinetan, eta zutabeak sabaiaren ertzean lotzen zituen egitura-sare batean bilakatu zen. Dougongak oso erabiliak ziren antzinako Txinan, Udaberriak eta Udazkenak (K.a. 770-476) deritzon garaian, eta bereziki, Tang eta Song aroetan, zeinetan elkar ebakitzen ziren pieza multzo konplexu bat garatu zuten. Piezak itsasgarri edo iltze gabe ahokatzen dira, arotzaren lan zehatz bati esker.

Song dinastia igaro ondoren, mentsulek, egiturazko eginkizun batetik, edergarri gisa erabiltzera pasa ziren eraikin publiko eta erlijiosoetan, dougong tradizionala eraldatuz.

Eginkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dougong, Tang dinastiaren garaian 857an eraikitako Foguang Tenpluaren Ekialdeko Aretoaren barnean.

Dougongak, egurrezko euskarri-sarearen parte ziren, funtsezkoak txinatar eraikinen egurrezko egitura tradizionalarentzat, euren hormak, normalean, karga-hormak ez zirelako izaten, baizik eta askotan, burdin hesia, adobezko hormak edo beste material delikatu batzuk. Hormak gune mugatzaileak ziren pisuaren euskarriak baino gehiago.

Hainbat aldiz elkar ebakitzen ziren mentsula multzoak zutabe gainean egurrezko bloke handi bat (dou) jarriz eraiki ziren arkuetako mentsula (gong) oinarri sendoa ematen zuen habeari edo goiko beste gong bati eusteko. Dougongen funtzioa habe horizontaletarako euskarri handiagoa eskaintzea zen, eusten zuten pisua zutabeetara banatzeko.  Prozesu hau askotan errepika daiteke eta hainbat serietan altxatu. Elkar eragiten diren mentsula edo dougong multzo ugari gehitu zituztenean, habeen tentsioa murrizten zuten, pisua zutabeetara transferituz. Dougong multzoek, egitura "elastikoagoa" osatzeko propietatea dute, lurrikarek eragindako kalteei aurre egiteko.

Ming dinastiaren garaian, berrikuntza bat gertatu zen, dougongari, teilatua jasaten laguntzen zioten egurrezko osagai berriak asmatuz. Horrela, doungongeko elementu apaingarriak berriro kargatu zitezkeen, eta mentsulen multzoak, ugariagoak eta txikiagoak izatera pasa ziren. Doungongak teilatu-hegalen azpian jar zitezkeen, lore-saski dotoreak ziruditela, sabaia ere eusten zuten bitartean.[1]

Sichuaneko Bao'en, tenplua Ming estiloaren adibide on bat da. Jasaten eta apaintzen duten berrogeita zortzi mota eta 2200 dougong multzo ditu. Sichuan probintziaren ipar-mendebaldean dagoen XV. mendeko multzo monastiko hau, Wang Xi-k, jaun feudal batek eraiki zuen 1440 eta 1446 artean Ming dinastiako (1368-1644) Yingzong enperadorearen erregealdian (1427-1464). [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]