Duda Salabert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Duda Salabert

federal deputy of Minas Gerais (en) Itzuli

2023ko otsailaren 1a -
councillor of Belo Horizonte (en) Itzuli

2021eko urtarrilaren 1a - 2023ko otsailaren 1a
Bizitza
JaiotzaBelo Horizonte1981eko maiatzaren 2a (42 urte)
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
Hezkuntza
HeziketaUniversidade do Estado de Minas Gerais
HizkuntzakBrasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
MugimenduaMugimendu homosexualak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sozialismoa eta Askatasuna Alderdia
Democratic Labour Party (en) Itzuli

dudasalabert.com.br
Facebook: DudaSalabert Twitter: DudaSalabert Instagram: duda_salabert Youtube: UCIUER-tipQToYcM_fFfqZbQ Edit the value on Wikidata

Duda Salabert Rosa (Belo Horizonte, 1981eko maiatzaren 2a) brasildar politikari, ekologista eta irakaslea da[1]. 2020an, Alderdi Laborista Demokratikoko hautagai gisa kanpaina egin ostean, Belo Horizonteko udalean aritu zen lehen pertsona transgenero bilakatu zen. 2023az geroztik, Minas Gerais estatua ordezkatzen du diputatu federal gisa[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an irakasle gisa lan egiten hasi zen. Transfobiaren aurka borrokatzeko, Transvest erakundea sortu zuen[3].

2018an, Sozialismoaren eta Askatasunaren Alderdiaren hautagai gisa kanpaina egin zuen Brasilgo Senatuan Minas Gerais ordezkatzeko[4]. Sare sozialetan indarkeria fisikoarekin mehatxatu zutela salatu zuen[5]. 350.000 boto baino gehiago jaso zituen[4] eta ez zuen irabazi, baina Senaturako lehen hautagai transgenero bihurtu zen[6].

2019ko apirilean, Sozialismoaren eta Askatasunaren Alderdia utzi zuen, transfobia eta antropozentrismoagatik kritikatuz[7].

2020an, Belo Horizonteko udalerako hautatua izan zen Alderdi Laborista Demokratikoko kide gisa kanpaina egin ostean. Belo Horizonteko udaleko lehen pertsona trans da, eta 37.000 botorekin, orduan Minas Gerais estatuko historian gehien bozkatu zuten udaleko hautagaia[4]. 2020ko abenduan, Salabertek lan egin zuen zuen ikastetxeak mehatxuak jaso zuen posta elektornikoaren bidez, eta lanetik kanporatu zuten[6].

2022an, Salabert eta Erika Hilton Brasilgo Kongresu Nazionalerako hautatutako lehen pertsona trans ireki bihurtu ziren[8][9].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duda Salabert lesbiana da[10] eta Raíssa Novaesekin ezkonduta dago. 2019an, haur bat izan zuten eta izen epizeno bat jarri zioten[11].

Salabert beganoa da[12].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Portugesez) «Com participação de Duda Salabert, aula inaugural do ICB discute diversidade de gênero e ciência» Universidade Federal de Minas Gerais 2021-05-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-05-26) (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  2. (Portugesez) Marzullo, Luísa. «Primeiras deputadas trans, Erika Hilton e Duda Salabert tomam posse no Congresso» O Globo 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  3. (Portugesez) Ernesto, Marcelo. «Minas pode ter a primeira mulher travesti disputando uma das vagas ao Senado» Estado de Minas 2018-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  4. a b c (Ingelesez) Cardin, Adele. «Brazil’s Sixth-Largest City Elects Its First Trans City Councilor, Duda Salabert» The Rio Times 2020-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  5. (Portugesez) «Duda Salabert: quem é a primeira candidata trans ao Senado» Veja 2018-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  6. a b (Portugesez) Malheiro, Franco. «Vereadora Duda Salabert mira o Senado, mas terá concorrência no PDT» O Tempo 2021-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  7. (Portugesez) Guerra, Rayanderson. «Primeira trans a disputar vaga ao Senado, Duda Salabert deixa PSOL e acusa partido de 'transfobia estrutural'» O Globo 2019-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  8. (Ingelesez) Ring, Trudy. «Brazil Elects First Two Transgender Members of Congress» Advocate 2022-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  9. (Ingelesez) Lang, Nico. «Trans candidates make history as Brazil prepares to oust its homophobic president» Xtra* 2022-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  10. (Portugesez) «#Conheça: Duda Salabert – o poder das mulheres trans na política em Belo Horizonte (MG)» Ninja 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  11. (Portugesez) Paes, Cíntia. «Duda Salabert, criadora da ONG Transvest, anuncia gravidez da mulher pelas redes sociais» G1 2019-01-07 (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  12. (Portugesez) «Duda Salabert» Carta Compromisso Socioambiental (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]