Durduzaz eta dardaraz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Durduzaz eta Dardaraz
Egilea Amélie Nothomb (1999)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua Stupeur et Tremblements
Argitaratzailea Albin Michel
Herrialdea  Belgika
Orrialdeak 186
ISBN ISBN 2-226-10950-1
Sariak Grand Prix du roman de l'Académie française (1999)
Euskaraz
Izenburua Durduzaz eta Dardaraz
Itzultzailea Joxean Elosegi
Argitaratzailea Igela (2003)
Bilduma Literatura Saila
Orrialdeak 171
ISBN ISBN 9788487484568

Durduzaz eta dardaraz (1999), Amélie Nothomb belgikar idazlearen eleberri autobiografikoa da. Bertan Japonian bizi izan zituen lan gorabeherak kontatzen ditu. 1999an bertan Grand Prix du roman de l'Académie française saria irabazi zuen. Joxan Elosegik euskaratu zuen, eta Igela argitaletxeak argitaratu, 2003an.[1]

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileak Japoniako bere lan gorabeherak ez ezik kulturen arteko talka, japoniar matxismoa eta japoniar enpresen egoera azaltzen digu.

  • Egilearen bizipenen arabera Japoniar askorentzat haiena da kultura garaiena eta mendebaldeko kultura eta pertsonak haien azpitik daude.
  • Japoniar gizonek aukera bakarra dute bizitzan, botere hierarkiaren menpe egotea. Boteretsuenek ere hierarkia errespetatu behar dute.
  • Japoniar emakumeek berriz bi aukera dituzte: botere hierarkiaren menpe egon eta emakume gisa porrota jasan edo senarraren menpe egon eta langile bezala porrota jasan.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Amélie Belgikar itzultzailea Japoniar enpresa garrantzitsu batean kontratatu dute. Boterearen piramidea gailurretik behera horrera hierarkizatua dago enpresan: Haneda lehendakaria, Omochi lehendakari ordea, Saito sail burua, Fubuki Mori eta erabat behean Amélie. Lehenik beraz garrantzirik gabeko lanak , kafea eta tea zerbitzatzea, besterik ez du egin behar. Omochi jaunari japoniar hizkuntza eta ohiturak mendebaldeko emakume batek horren ongi ezagutzea iraingarria iruditzen zaionez Saito jaunak fotokopiak egitera zigortzen du eta japoniera ahazteko agindua emango dio. Fotokopiak eginez Tenshi jauna, beste sail bateko nagusia, ezagutuko du. Tenshi Belgikar enpresa batekin harremanetan jarri nahian dabilenez eta Amélie bertakoa denez, Belgikar enpresaren eta bere produktuen buruzko txosten bat egiteko eskatuko dio ezkutuan, horrelako garrantzia duen lan bat hierarkiaren beheko inork ezin baitu egin. Amélieren itxaropena Saitoren saila utzi eta Tenshirentzat lan egitea da, baina Omochik, Fubukiren bidez, Améliek txostena egin duela dakienean zigortzeko bere gaitasunak erabili ezin dituen lanak bidaliko dizkio Fubukiren bidez. Azkenean enpresako lan okerrena, hau da, komunak garbitzea izango da bere helburua. Bere ohoreagatik Améliek lanean jarraituko du eta kontratu bukaera iristean burumakur, errua beretzat hartuaz utziko du enpresa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Liburuaren web orria, Igela argitaletxearen webgunean. Euskarazko liburuaren ISBN zenbakiak hauek dira: ISBN 84-87484-56-5 eta ISBN-13 9788487484568.