Dzhanmul-Dzhabaiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dzhanmul-Dzhabaiev
Bizitza
Jaiotza1846
Heriotza1945 (98/99 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Dzhanmul-Dzhabaiev (Semirietxie, Dzhanbul, 1846Alma-Atá, 1945) Kazakhstango poeta izan zen.

Gazterik hasi zen poesia eta doinu bereziak ontzen. Akin edo herri-poeten antzea ongi menderatzen zuen eta urte batzuen ondoren gaina hartu zien garai hartako olerkari kazakh guztiei. Bat-bateko poeta bikaina zen. Hirurogeita hamar urtetik gora zituen Urriko Iraultza gertatu zenean eta ezbairik gabe onartu zuen sobieten erregimena. Bere obra askotan laudatu eta goraipatu zituen iraultzaren eginak: Lenin eta Stalin (1936), Stalinen lege gorena (1936), Leningradoko biztanleak, seme-alaba maiteok (1941), Herrien arteko adiskidetasuna (1942). Dzhanbul-Dzhabaiev, bere herriko ohiturazko poesiari eutsi zion poeta bikaina izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]