Dzongkha
Wikipedia(e)tik
Dzongkha (རྫོང་ཁ་) Bhutango hizkuntza nazionala da. «Dzongkha» hitzak esan nahi du dzong-etan (རྫོང་) hitz egiten den kha (ཁ་) hizkuntza. Dzongak monasterio gotortuak dira, XVII. mendekoak.
Dzongkha hizkuntzak 170.000 hiztun inguru ditu. Bhutango mendebaldeko barrutietan hitz egiten da. Bhutango eskola guztietan irakasten da, eta lingua franca da hegoaldeko eta ekialdeko barrutietan, non dzongkha ez baita ama-hizkuntza.
Tibetar alfabetoaren aldaera batean idazten da (Joyi).
Linguistikoki, dzongkha sino-tibetar hizkuntza-familiari dagokio, tibeto-birmaniarren taldekoa. Kode hauek ditu: ISO 639-1: dz; ISO 639-2: dzo.
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. [[:{{{kodea}}}:|Bisita ezazu]]. |