Sikkim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sikkim
सिक्किम (np)

Herrialdea IndiaIndia
Barrutiak 4
Hiriburua Gangtok
Koordenatuak 27°19′0″N 88°37′0″E / 27.31667°N 88.61667°E / 27.31667; 88.61667Koordenatuak: 27°19′0″N 88°37′0″E / 27.31667°N 88.61667°E / 27.31667; 88.61667
Hiri handiena Gangtok
Eremua 7.096 km²
Biztanleria 540.493[1] (2001)
Hizkuntzak Nepalera, Limbu, Bhutia, Leptxa
Dentsitatea 76,17 bizt / km²
Sikkim in India (disputed hatched).svg
Gobernadorea Balmiki Prasad Singh (Indiako Kongresu Nazionala)
Lehenengo Ministroa Pawan Chamling
ISO 3166-2 IN-SK
www.sikkim.nic.in

Sikkim (nepaleraz: सिक्किम) Indiako ipar-ekialdeko estatu itsasgabea da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himalaian kokatuta, mendebaldean Nepal, iparraldean eta ekialdean Tibet, hego-ekialdean Bhutan eta hegoaldean Mendebaldeko Bengala ditu mugakideak[2].

Kangchenjunga, munduko hirugarren mendirik altuena, estatuaren ipar-mendebaldeko zatian eta Nepaleko mugan dagoena, ia Sikkimgo leku guztietatik ikus daiteke[2].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sikkim hitza limbuzko Su, "berria", eta Khyim, "jauregia" hitzen lotura da, Phuntsog Namgyal eskualdeko lehendabiziko erregeak jauregia eraiki zuelako. Tibeteraz Denjong du izena, "arroz-harana" esan nahi duena[3]. Leptxaz Nye-mae-el edo "paradisua" eta Bhutiaz Beymul Demazong edo "arroz-harana ezkutua" da[4].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sikkimek lau barruti ditu: Ekialdeko Sikkim, Mendebaldeko Sikkim, Iparraldeko Sikkim eta Hegoaldeko Sikkim, hain zuzen ere. Hiriburuak Gangtok, Geyzing, Mangan eta Namchi dira hurrenez hurren.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nepalera Sikkimgo lingua franca da, herritar gehienak nepaldarrak direlako. Ingelesa eta Hindi ere oso zabalduta daude. Sikkimgo beste hizkuntzak Bhutia, Dzongkha, Groma, Gurung, Leptxa, Limbu, Magar, Majhi, Majhwar, Newari, Rai, Sikkimese, Sherpera, Sunuwar, Tamang, Thulung, Tibetera eta Yakha dira[5].

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sikkim Aldatu lotura Wikidatan